Skip to main content
bannerra

11/13 makroepaiketako auziperatuei elkartasuna erakutsi die Ernaik

11/13 makroepaiketako auziperatuei elkartasuna erakutsi die Ernaik

Madrilen epaituko dituzten 47 euskal herritarren alde mobilizazioak egin dituzte gaur eguerdian. Hego Euskal Herriko unibertsitateko campusetan egin dituzte elkarretaratzeak Ernai gazte antolakundeak deituta. Astelehenetik aurrera, 47 euskal herritar epaituko dituzte Madrilen presoen eta euren senide eta lagunen eskubideen alde lan egiteagatik. Gazte antolakundeak adierazi du tribunal arrotzetan ebatziko dutela beste behin ere hamarnaka euskal herritarren etorkizuna. Horregatik, elkartasuna adierazi nahi izan die epaituak izango diren kideei eta haien senide eta lagunei. Nabarmendu dute gatazkak elikatzen dituen "sektore erreakzionarioentzat goxokia” dela makroepaiketa hau. Hala, larunbateko Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute gazte antolakundeko kideek.

 
bannerra

bannerra