Skip to main content
bannerra

Mikel Antzaren "Atzerria" liburua gaztelaniara itzuli dute

Mikel Antzaren "Atzerria" liburua gaztelaniara itzuli dute

Mikel Antzaren “Atzerri” liburua gaztelaniara itzuli du Roberta Gozzik; “En país extraño” izenburua jarri dio liburuari. Mikel Antza idazleak eta Garazi Arrula Txalapartako kideak aurkeztu dute Donostiako liburutegi nagusiko sotoan. 2012an argitaratu zen euskarazko alea Susa argitaletxearen laguntzaz. Antzak azaldu du liburua ez dela autobiografia bat baina azpimarratu du bere bizipen pertsonalak jasotzen dituela. Erbestera ihes egin behar izan duen idazle gazte baten hausnarketak, itxaropenak eta desirak bildu ditu idazleak. Liburua Roberta Gozzik itzuli du eta Marixol Iparragirrek zuzendu du. Ezin izan dute aurkezpenera etorri eta idazleak Iparragirreren egoera gogoratu du: abuztuaren 27an estraditatu zuten Frantziako Estatutik eta gaur egun Soto del Realen dago espetxeraturik.

 
bannerra

bannerra