Skip to main content
bannerra

Frankismoaren biktimak omendu dituzte Donostian

Frankismoaren biktimak omendu dituzte Donostian

36ko gerrako eta Frankismoko biktima izan ziren donostiarrak omendu dituzte udaletxe atzeko Igenta kalean dagoen monolitoan. 11:00etan LAB sindikatuak egin du bere omenaldi partikularra. Bozeramaileek adierazi dute, haserre eta triste daudela aurten ere ekitaldiak norberak bere aldetik antolatu dituelako, eta ez era bateratuan. Horren erruduna Eneko Goia alkatea dela esan dute, udaletxeak beti bezela bere ekitaldi propioa antolatu duelako gainontzeko erakunde eta eragileekin kontatu gabe. 12:00etan ekitaldi “ofiziala” egin da. Bertan alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte. Eta lore eskaintza egin diote 36ko gerrako eta frankismoko biktima guztiei. 20 minutuko atzerapenarekin iritsi da Eneko Goia alkatea 'Bidegi' auzian deklaratu behar izan duelako. Ekitaldian adierazi du, ez dela inoren aurkako gorrotoa berpizteko unea, biktimen errekonozimendua eta duintasuna defendatzekoa baizik.

 
bannerra

bannerra