Skip to main content
bannerra

Parte-hartze baxua izan da Tunisiako bozketan

Parte-hartze baxua izan da Tunisiako bozketan

Beji Caid Essebi presidentea hil eta hiru hilabetera egin dute hauteskundeen lehen saioa. Lehen emaitzen arabera, Kais Saied kontserbadorea eta Nabil Karouri enpresaria izan dira presidentegai bozkatuenak. 2014an sinatu zuten Konstituzioan ageri den bezala, 90 egun dauzka komisioak hautagaiak onartzeko, 1,5 milioi hautesle erregistratzeko, kontu-hartzaileak trebatzeko eta 13.000 hautestontzi herrialdean zehar banatzeko. Gainera, eztabaida saioak telebista bidez emititu dituzte lehen aldiz. Monia Dhouib elkarrizketaren antolatzaileak adierazi duenez, herritarrek eskubidea daukate informatuta egoteko eta alde guztien berri jakiteko. 3 milioi ikusle izan zituzten eztabaida-saioek.

 
bannerra

bannerra