Skip to main content
bannerra

Gasteizko pentsiodunek astelehenetako protestei ekin diete gaur

Gasteizko pentsiodunek astelehenetako protestei ekin diete gaur

Gasteizko pentsiodunek astelehenetako protestei ekin diete gaur. Pentsio publiko duinak eskatzen jarraitzen dute. Pentsio Publikoaren Sistemaren etorkizuna bermatuko duen legedia da aldarrikatzen dutena. Horrez gain, urteroko KPIaren igoera automatikoaren legezko bermea eskatzen dute eta bizitza duina bermatuko duen 1080 euroko gutxieneko pentsioa. Hego Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak bilkura egin zuen irailaren 5ean Gasteizen, datozen urratsen berri emateko. Tartean, EAE eta Nafarroako lehendakarien jarrera kritikatu dute, ez direlako Madrilera joaten pentsio sistema publikoa defendatzera.

 
bannerra

bannerra