Skip to main content
bannerra

Azaroaren 10ean ospatuko dira hauteskunde orokorrak

Azaroaren 10ean ospatuko dira hauteskunde orokorrak

Denbora bukatu da eta sozialistek ez dute gobernua osatzeko babes nahikorik lortu. Ondorioz, hiru urtean laugarren aldiz hauteskunde orokorrak egingo dira. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak atzoko agerraldian adierazi zuenez, apirileko hauteskundeetatik "ahal zen guztia" egin du Gobernu "moderatua" eta "fronterik gabea" osatzeko. Pedro Sanchezek akordio batera heltzeko aukerak eduki ditu egunotan bai ezkerretara Unidas Podemosekin, bai eskumatara Ciudadanosekin. Baina, Sanchez ez da bere lekutik mugitu eta azkenean hauteskunde berrietara joatea erabaki du.

 
bannerra

bannerra