Skip to main content
bannerra

EFFk Tofoni bitartekariari egotzi dio Euskal Selekezioaren eta Argentinaren arteko partida bertan behera gelditzea

EFFk Tofoni bitartekariari egotzi dio Euskal Selekezioaren eta Argentinaren arteko partida bertan behera gelditzea

Juan Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak, Tofoni World Eleven erakundeko presidenteari egotzi dio lagunartekoa bertan behera uztea. Hala ere, federakundean filtrazioak eduki dituztela onartu du, eta adierazi du Argentinako bitartekariak horregatik apurtu duela hitzarmena aldebakartasunez. Elustondok akzio legalak hartzeko aukeraz mintzatu da gaur, baina Euskal Federakundea FIFAtik kanpo dagoenez, salaketa irabazteko aukera gutxi dituela adierazi du. Kontratua apurtu zenean jarri ziren kontaktuan Argentinako AFArekin, bana ezin izan dute arazoa konpondu. Hala ere, harremanetan daude oraindik, etorkizunean beste aukera bat egon daitekeen aztertzeko.

 
bannerra

bannerra