Skip to main content
bannerra

Lejarraga Europako Gerrikoa berreskuratzen saiatuko da Avanesyanen kontrako errebantxan

Lejarraga Europako Gerrikoa berreskuratzen saiatuko da Avanesyanen kontrako errebantxan

Borroka larunbatean izango da Miribillako Bilbao Arenan, 23:00etan. Martxoaren 31n Europako Gerrikoa jokatu zuten, eta Lejarragak galdu egin zuen Avanesyan armeniar jatorriko errusiarraren aurka. Hori izan zen bere aurreneko porrota. Borroka parekatua izango zela zirudien, baina jokoak aurrera egin zuen heinean, Kermanen gabeziak agerian gelditu ziren, eta Avenesyanek merezimendu osoz lortu zuen garaipena. Errebantxa lortzeko gogor prestatu dela baieztatu du 'Morgako errebolberra'k; aurrekariak ikusita eta edozein borrokak eragiten duen tentsioa kontutan hartuta, hil ala biziko norgehiagoka espero da.

 
bannerra

bannerra