Skip to main content
bannerra

Bizkaiko metalgintzako langileen %85a batu da lehen greba egunera, sindikatuen arabera

Bizkaiko metalgintzako langileen %85a batu da lehen greba egunera, sindikatuen arabera

Sindikatuek deitu dute lanuztea, patronalak "negoziatzeko borondate falta" salatzeko. Gaurtik ostiralera bitartean, 50.000 langile daude grebara deituta, lan hitzarmen "duina" eskatzeko. Joan den astean bi bilera egin zituzten sindikatuek eta patronalak egungo egoera saihesteko. Sindikatuek aitortu dute Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak proposamena hobetu duela, baina oraindik ere euren eskaeretatik urrun dagoela. Grebaren ondorioz, hainbat enpresa itxi egin dituzte Durangaldean, Ezkerraldean eta Meatzaldean. Zenbait errepide itxi dituzte Elorrion, Iurretan eta Durangon.

 
bannerra

bannerra