Skip to main content
bannerra

Elkarrekin Podemos: "Euskal gizarteak Kongresura bidal dezakeen aukera eraldatzaile bakarra gara"

Elkarrekin Podemos: "Euskal gizarteak Kongresura bidal dezakeen aukera eraldatzaile bakarra gara"

Podemos - Ahal Dugu euskadiko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Bilboko egoitzan, egungo egoera politikoaren balorazioa egiteko, eta datozen hauteskundeetarako helburuak azaltzeko. Espainiako Gobernuaren osaketan "erabili dituzten txantaiak" salatu dituzte, eta Roberto Uriarte Espainiako Kongresurako Bizkaiko diputatuak gehitu du hauteskundeen errepikapena "bipartidismoaren amaieraren azken hautsak" direla. Espainiako Gobernua "anitza" izango dela ziurtatu du, "herritarrek horrela eskatzen dutelako". Herritarren eskakizun kolektiboei "benetako" erantzuna emateko lan egingo dutela ziurtatu dute.

 
bannerra

bannerra