Skip to main content

"Gatazka politikoa bideratzeko aurrerapausoak" egiaztatu dituzte PSOEk eta ERCk

"Gatazka politikoa bideratzeko aurrerapausoak" egiaztatu dituzte PSOEk eta ERCk

Hirugarren bilera ofiziala da gaur Bartzelonan ERC eta PSOEko ordezkariek egin dutena. Aurreko biak ez bezala, Bartzelonan egin dute gaur goizekoa, eta ERC eta PSOEko ordezkariez gain PSC-ko ordezkari batek ere parte hartu du. Edukiari dagokionean, bilera “adeitasun giroan” egin dutela dio alde biek sinatutako komunikatu bateratuak. ERC, PSOE eta PSC-k diote “Kataluniaren etorkizunari buruzko gatazka politikoa bideratzeko beharrezkoak diren tresnen definizioan aurrerapausoak eman direla egiaztatu dutela, eta horri errespetutik eta erakundeen arteko aintzatespenetik heldu nahi diotela.”

 
bannerra