Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Bel Pozueta: "EH Bilduk boterea du Madrilen politikak baldintzatu eta herritarrentzat onurak ekartzeko"

2020-02-28
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko diputatu Bel Pozueta izan dugu. Aste honetan, koalizioak jarduera eta eragin handia izan du Madrilgo Kongresuan. Besteak beste, superabita duten udalerrien gastu muga igotzeko gobernuko alderdiekin lortutako akordioaren bidez edo Oskar Matutek Yolanda Diaz Enplegu ministroari lan hitzarmenen estatalizazioekin amaitzeko egindako proposamenarekin. Horrekin batera, Pozuetak espainiako hiriburuan jasotako elkartasun keinuen inguruan zein Vox-eko diputatuen jarrera izan ditu hizpide.
bideoa prestatzen
Grezian eta Balkanetan dauden errefuxiatuen egoera salatzeko manifestazioa egingo dute bihar

2020-02-28
Gipuzkoako hamalau gizarte erakundek mobilizazioa deitu dute otsailaren 29rako, batez ere Grezian eta Balkanetan aduden errefuxiatuen egoera salatzeko. 'Europako Batasuna erruduna' izango da mobilizazioaren leloa.
bideoa prestatzen
Zaldibarko zabortegiko bi langilek 21 egun daramatzate jada lurperatuta

2020-02-28
Zabortegiaren epaiketan Zaldibarko Udala akusazio partikular izatea adostu dute Udalbatzan ordezkaritza duten hiru indar politikoek.
bideoa prestatzen
Mobilizazio deigarria egin dute greban jarraitzen duten erresidentzizetako langileek

2020-02-28
Urtarrilaren 23an, enpresek langileen ordezkariekin izan zuten azken bileratik haserre irten ziren ELA, LAB eta CCOOko ordezkariak. Ordutik sindikatu horiek ez dira mahaian gehiago eseri, eta ELAko langileak azaroaren 11tik greban dira.
bideoa prestatzen
Greziako Gobernuaren immigrazio planaren aurka mobilizatzen ari dira herritarrak

2020-02-28
Greziako Gobernuaren immigrazio planak aurrera jarraitzen du, eta aste honetan liskarrak eragin ditu Egeoko uharteetan: Lesbosen, Samosen, Lerosen eta Kosen. Gobernuak iheslarientzako zentro itxiak eraiki nahi ditu Egeo uharteetan, eta bertako herritarrak ez daude ados asmo horrekin. Miren Legorburu euskal herritarrak Lesboseko hiriburutik, egoeraren berri eman digu
bideoa prestatzen
Maddalen Iriarte (EH Bildu): “Zaintza bere gain hartuko duen Estatua behar dugu”

2020-02-28
Martxoaren 8ari begira dituzten proposamen feministen berri emateko, Euskal Herria Bilduko 120 emakume bildu dira gaur, otsailaren 28an, Bilboko Zabalguneko merkatuan.