Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
Altsasuko gurasoek auzia Iruñean epaitzeko eskatuko dute

2017-03-29

Dagoeneko 11.000 sinadura jaso dituzte babesak lortzeko abian jarri duten webgunean. Bestalde, Eusko Jaurlaritzat enplegu plan anbiziokoa aurkeztu du eta Nafarroako Gobernuak iruzur fiskalaren aurkako borrokan 114 milioi berreskuratu ditu. Korrikari dagokionez, dena prest dagoela iragarri dute antolatzaileek, Otxandiora joateko gonbita luzatuz.

bideoaren irudia
Bakearen artisauek agerraldi masiboa egin dute Baionan

2017-03-24

Bakearen artisauek agerraldi masiboa egin dute Baionan eta bertan eurekin batzeko dei egin dute. Bestela, milaka ikaslek bat egin dute LOMCE, Heziberri eta errebalidaren aurka deitutako grebarekin.

bideoaren irudia
Martin McGuinness zendu da

2017-03-24
Irlandako historiako figurarik inportanteenetarikoa hil da. Gaixotasun larri batek jota 66 urterekin zendu da. IRAko komandante, Sinn Fein-eko buruzagi eta Ipar Irlandako ministro nagusi ohia izan zen.
 
bideoaren irudia
Gure Esku Dago: "Gaur 35 herritan demokraziak irabazi du"

2017-03-19

30.500 herritarrek parte-hartu dute Tolosakdean, Oarsoaldean, Astigarragan, Hernanin eta Larrabetzun egindako herri galdeketetan. 

bideoaren irudia
Naroa Iturrik eta Imanol Esnaolak eginiko herri galdeketen balorazioa

2017-03-19

Naroa Iturrike eta Imanok Esnaolak egin dute Oarsoaldeako herri galdeketen balorazioa. 

bideoaren irudia
Zelai Nikolas: "Herritarrak erabakitzen hasi gara gaur eta horretan jarraituko dugu"

2017-03-19

35 herritan egin dira gaur Gure Esku Dagok deituta herri galdeketak. Honen balorazioa egin digu Zelai Nikolas, Gure Esku Dagoko bozeramaileak.