Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
AEBetako hauteskundeak hizpide, Mikel Zubimendirekin

2016-11-02

Gurean Gaur saioan, Mikel Zubimendi Gara egunkariko kazetaria izan dugu. Azaroaren 8an izango dira Ameriketako Estatu Batuetako presidentziarako hauteskundeak, eta horri begira jarri gara. Clinton eta Trumpen arteko lehiaz harago jo dugu analisian.

bideoaren irudia
Ioar Cabodevilla: "Hiri eredua aldatzea du helburu Arian-arian prozesuak"

2016-10-27

Gurean Gaur saioan, Ioar Cabodevilla arkitektoa elkarrizketatu dugu. Iruñeko Alde Zaharra Arian-arian partaidetza prozesuaz aritu gara berarekin. Nafarroako hiriburuaren eredua aldatzea dute xede, esparru hainbatetatik.

bideoaren irudia
Xabier Olano: "Udalek murrizketak egin beharko dituzte dirua itzuli beharko baitute"

2016-10-26

Gurean Gaur saioan Xabier Olano EH Bilduren Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea elkarrizketatu dugu. Finantzen Euskal Kontseiluaren ondorenean, EAEko erakunde publikoek murrizketak egin beharko dituztela ohartarazi digu.

bideoaren irudia
Ainhoa Etxaide: "Sindikatu abertzaleok gure premia politiko eta sozialei erantzun behar diegu"

2016-10-25

Gurean Gaur saioan, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu. Burujabetza prozesuari ekitea behar beharrezkoa dela usteta, sindikatu abertzaleek, LABek eta ELAk, datozen hilabeteotan elkarlanerako urratsak eman behar dituztela defendatu du.

bideoaren irudia
Lurdes Imaz: "EAEko gobernua LOMCEz harago joan da, hezkuntza pribatizatzearen alde eginez"

2016-10-24

Gurean Gaur saioan Lurdes Imaz, EHIGEko koordinatzailea izan dugu. Asteazkenean errebaliden aurkako lan uztea deitu dute, mobilizazioekin batera. Errebalidak, LOMCE legea eta Heziberri izan ditugu hizpide.

bideoaren irudia
"Zerbitzua bermatzeko erabaki politikoa hartu behar du Bizkaiko Foru Aldundiak"

2016-10-20

Gurean Gaur saioan, Bego Zearreta Bizkaiko adinekoen egoitzetako langilea eta Ander Akarregi ELAko ordezkaria elkarrizketatu ditugu. Zerbitzua bermatzeko 32 greba egun egin dituzte aurten eta urte osoa daramatzate negoziaketa saioetan. Akordiorik lortu ez eta orain arte eginiko grebarik luzeena deitu dute urriaren 24rako.