Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
Josu Reparaz: "Bi ereduak osagarriak dira urratsak emateko, baina euskarak atera behar du garaile"

2016-10-19

Gurean Gaur saioan, Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria izan dugu. Aukerarik izan ez duten zonaldeetan euskara balio erantsia dela ikusi behar dutela nabarmendu digu, besteak beste.

bideoaren irudia
Anjel Oiarbide: "Erabakitze eskubidea gauzatzeko baldintzak historikoak dira"

2016-10-18

Gurean Gaur saioan Anjel Oiarbide Gure Esku Dago ekimeneko bozeramailea elkarrizketatu dugu. Hauteskunde zikloak atzean utzita, osatze bidean den Ipar Euskal Herriko, Gasteizko nahiz Iruñeko gobernuen eta mugimendu zibilen arteko lankidetzarako garai historikoa dela hau uste du Oiarbidek.

bideoaren irudia
Rufi Etxeberria: "Bide demokratikoa eraikitzeko lehen mailako arazoa da Guardia Zibila"

2016-10-17

Gurean Gaur saioan, Rufi Etxeberria Sortuko kidea elkarrizketatu dugu. Aieteko Konferentziak marraztutako ibilbide orriaren garapenaz eta Kolonbiako bake prozesuaz  galdetu diogu. Sakana bailaran Guardia Zibilarengandik pairatzen duten jazarpenaz ere aritu gara.

bideoaren irudia
Iñaki Goirizelaia: "Unibertsitateen euskal legea bultzatu behar da"

2016-10-13

Gurean Gaur saioan, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea elkarrizketatu dugu. Azaroaren 24ean hautatuko dute Euskal Herriko Unibertsitateko errektore berria. Goirizelaiak, jardunean errektoreak, amaitzear duen zortzi urtzeko agintaldiaren balorazioa egin du gurean. Egindako ibilbideari nota ona jarri dio etorkizuneko erronkak marraztuz.

bideoaren irudia
Arantxi Padilla: "Kolonbiarrek FARC zigortu dute ezetzarekin"

2016-10-11

Gurean Gaur saioan Arantxi Padilla kazetaria elkarrizketatu dugu. Ia sei urte eman ditu Kolonbian kazetari lanetan eta Kolonbiako plebiszituaz, ezetzaz eta bertako gatazkaz hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Iñaki Egaña: "Guardia Zibileko eta CESIDeko agente izandakoa da iturria"

2016-10-10

Gurean Gaur saioan Iñaki Egaña Euskal Memoria fundazioko lehendakaria elkarrizketatu dugu. Gazteluko Goñi-Sagardia sendiaren eta José Miguel Etxebarria "Naparra" iruindarraren desagerpen auziez aritu gara berarekin.