Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
Sestaoko sutearen kaltetuek plataforma sortu dute egoeraren berri emateko

2017-03-17
Igandean Sestaon erre zen eraikineko bizilagunetako batzuk euren objetu pertsonalen bila sartu ahal izan dira. Ertzaintza, suhiltzaileak eta asegurua sutearen jatorria ikertzen ari dira oraindik. 
Kaltetutako ia 40 familiak eskualdeko hoteletara lekualdatu dituzte. 15 egun egongo dira hemen eta ondoren bestelako etxebizitzetan hartuko dituzte.
Auzokideek nabarmendu dute laguntza beharko dutela eta horretarako plataforma bat sortu dute. Facebook orrian joango dira sutearen eta euren egoeraren inguruko informazioa eguneratzen.
bideoaren irudia
Labore Bilbo: elikadura subiraultzaz, hiria eta nekazaritza ustartzen

2017-03-17

Duela urtebete inguru elikadura subiraultzaren inguruan jarduteko norbanako batzuk elkartu ziren Bilbon. Hiria eta nekazaritza uztartzeko helburuarekin Labore Bilbo kooperatiba sortu eta udazkenean irekiko dute denda Bizkaiko hiriburuan.

bideoaren irudia
Euskotrenek laugarren zonaldetik atera ditu Berriz eta Zaldibar

2017-03-17

Urtebete da Euskotrenek zonifikazio aldaketa egin zuela, Berriz eta Zaldibar laugarren zonaldetik bosgarrenera pasatuz. Horrek bi herrietako erabiltzaileei Durangaldeko gainontzeko herritarrek baino gehiago ordaindu behar izatea ekarri zien. Udalarene ta herritarren mobilizazioek berriro ere ohiko zonaldera itzultzea ekarri zuen. Martxoan Euskotrenek zonifiakzio berria onartu eta berriro ere laugarren zonaldetik atera ditu bi herriak. 

bideoaren irudia
Harriti Taldea, emakumeak harriari tiraka

2017-03-13

Zeanurin (Bizkaia) Harri Taldea ezagutu dugu. Giza probak andra proba bilakatu dituen taldea. 

bideoaren irudia
Hamadako Izarrak, Saharara emakume gazteak ahalduntzen

2017-03-13

Hamadako Izarrak proiektua gertutik ezagutu dugu. Orain arte, saharar errefuxiatuen kanpamentuko ume eta familia elkarlanean aritu dira lanean, udalekuak antolatzen, besteak beste. Aurten proiektu berri bati ekin diote, saharar emakume gazteen ahalduntzerako negozio bat jarriko dute martxan. 

bideoaren irudia
Sandra Barrenetxea: «Milaka tortura salaketa egon arren oso gutxi iritsi dira epaiketara»

2017-03-13
Bihar hasiko dira epaitzen lau guardia zibil, Sandra Barrenetxea torturatzea egotzita Bilboko Epaitegian epaituko dituzte, ostegunera bitarte. Epaiketa albiste izatea nabarmentzekoa dela uste du Barrenetxeak, milaka tortura salaketa izan direlako eta horietako ia bat ere ez delako epaiketara iristen. Bere tortura testigantza ere eman du Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketa honetan.