Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
Euskotrenek laugarren zonaldetik atera ditu Berriz eta Zaldibar

2017-03-17

Urtebete da Euskotrenek zonifikazio aldaketa egin zuela, Berriz eta Zaldibar laugarren zonaldetik bosgarrenera pasatuz. Horrek bi herrietako erabiltzaileei Durangaldeko gainontzeko herritarrek baino gehiago ordaindu behar izatea ekarri zien. Udalarene ta herritarren mobilizazioek berriro ere ohiko zonaldera itzultzea ekarri zuen. Martxoan Euskotrenek zonifiakzio berria onartu eta berriro ere laugarren zonaldetik atera ditu bi herriak. 

bideoaren irudia
Harriti Taldea, emakumeak harriari tiraka

2017-03-13

Zeanurin (Bizkaia) Harri Taldea ezagutu dugu. Giza probak andra proba bilakatu dituen taldea. 

bideoaren irudia
Hamadako Izarrak, Saharara emakume gazteak ahalduntzen

2017-03-13

Hamadako Izarrak proiektua gertutik ezagutu dugu. Orain arte, saharar errefuxiatuen kanpamentuko ume eta familia elkarlanean aritu dira lanean, udalekuak antolatzen, besteak beste. Aurten proiektu berri bati ekin diote, saharar emakume gazteen ahalduntzerako negozio bat jarriko dute martxan. 

bideoaren irudia
Sandra Barrenetxea: «Milaka tortura salaketa egon arren oso gutxi iritsi dira epaiketara»

2017-03-13
Bihar hasiko dira epaitzen lau guardia zibil, Sandra Barrenetxea torturatzea egotzita Bilboko Epaitegian epaituko dituzte, ostegunera bitarte. Epaiketa albiste izatea nabarmentzekoa dela uste du Barrenetxeak, milaka tortura salaketa izan direlako eta horietako ia bat ere ez delako epaiketara iristen. Bere tortura testigantza ere eman du Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketa honetan.
bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik.

2017-03-07
 "Euskalduna naiz eta zu" telebista saioa dela eta sortutako polemika, euroeskualdearen bilkura edo Saharako emakumeen ahalduntzea izan ditugu hizpide.
 
bideoaren irudia
Psikologoek Sara Majarenas eta Izar banatzeak ekar ditzakeen ondorio kaltegarrietaz ohartarazi dute

2017-03-01

Ostegunean banatuko dituzte euskal presoa eta haren alaba, egoera horren aurrean hainbat adituk honek izan ditzakeen eraginaren inguruko kezka plazaratu dute. Majarenas eta Izar elkarrekin eta libre egon daitezen, manifestazioa deitu dute ostegunean Donostian. Bestalde, martxoaren hasieran Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko dituen autobus trans-fobiakoak kritika ugari jaso ditu. Nazioartean, Unicef-ek salatutakoaren arabera, Libiatik Italiarako bidea egiten duten haur errefuxiatuen artean, lautik hiruk mota ezberdinetako erasoak pairatzen dituzte.