Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
GUREAN GAUR: Capraboko langileak protestak abiarazi dituzten Iruñerrian

2017-02-28

Mendiak asteburuko albisterik lazgarriena ekarri du Joseba Zinkunegi eta Iker Jausororen heriotzarekin. Bestalde, bi lagun atxilotu dituzte Gasteizen eraso matxistak leporatuta eta Emakundek martxoaren 8a dela abiatu duen kanpaina ezagutu dugu. Iruñerrian, Caprabok lau saltoki itxi eta 18 langile kaleratuko ditu eta horren aurrean beharginak protestak antolatu dituzte.

bideoaren irudia
Indarkeria matxista hizpide: Erasoak Getxo eta Igorren

2017-02-22

Tolosan asteburuan adin gabe batek pairatutako bortxaketaren ondoren, Getxon bere bikotekidea itotzen saiatu zen gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak. Horrekin batera, Igorreko tabernetan izandako erasoak salatu dituzte. Bestalde, ikusmin handia sortu du Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek erabakitzeko eskubidearen inguruan eskaini behar duten hitzaldiak.

bideoaren irudia
Gurean Gaur: Torturaren auziak eztabaida politikoa bereganatu du

2017-02-17

Torturaren Aurkako Egunaren ostean EAJ eta Sorturen artean piztutako ika-mika, Foro Sozialak armagabetzerako egindako proposamena, estibadoreen edo zaharretxetako langileen borroka eta Jose Elorrietari egindako elkarrizketa hizpide.

bideoaren irudia
Gurean Gaur: Torturaren errealitatea azalera

2017-02-15

Torturatuak izan ziren Ixone Fernandez eta Urtza Alkortaren testigantzak, Sarek jasotako babesak, Errekaldeko bizilagunen eskaera, ACBko langileen lanuzteak, ekonomia gaiak eta Alex Txikonen Everesteko gailurra harrapatzeko saiakera bertan bera utzi duela izan dugu hizpide.

bideoaren irudia
20 orduren buruan bitan jipoitu dute Ibon Iparragirre preso gaixoa

2017-02-10

20 orduren buruan bitan jipoitu dute Ibon Iparragirre preso gaixoa. Gertatutakoa erasoa eta preso gaixoaren egoera hobeto ezagutzeko asmoz bere ama den Angelita Burgoarekin egon gara. 

bideoaren irudia
Gurean Gaur: Gasteizko udalean etorkizunera begira daude Urtaran eta Larrion

2017-02-10

Gorka Urtaran eta Miren Larrionen adierazpenak, Ainhoa Etxaideri egindako elkarrizketa, Kataluniako prozesua, Garoñako zentralaren berrirekira, larriki gaixorik dauden presoen egoera, Laudio eta Zorrotzako trenbide-pasabidetako auzia edo Alavesek lortutako balentria izan ditugu hizpide.