Skip to main content

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
Nieves Martinez: "Negoziazio kolektiboan bitartekaritza lanak egiteko prest gaude"

2013-11-13

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Nieves Martinez Lan Harremanen Kontseiluko kidea izan dugu. Negoziazio kolektiboaz aritu gara. Elkarrizketa soziala bide bakarra dela uste du. Sindikatu eta patronala ados jartzen ez badira, Lan Harremanen Kontseilua bitartekari izateko prest dela baieztatu digu.

bideoaren irudia
Igor Ortega: "Kooperatibismoa ez dago kolokan, baina logika enpresariala gailendu zaio sozialari"

2013-11-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Igor Ortega LANKIko kidea izan dugu. Fagorren krisiak mahai gainean jarri duen galderaren inguruan aritu gara: kooperatibismoa kolokan al dago? LANKI, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegiko kideek argi dute erantzuna, ez, ez dagoela kolokan.

 

bideoaren irudia
Jon Mirena Landa: "Biktima batzuen sufrimendua erabili dute salbuespen neurriak ezartzeko"

2013-11-11

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Jon Mirena Landa EHUko zuzenbide irakaslea izan dugu. Estrasburgo Parot Doktrinaren inguruan emandako ebazpena aztertu dugu berarekin.

bideoaren irudia
Ander Iturriotz: "EAJ eta EH Bildu elkarrekin ikusiko autodeterminazioaren bidean"

2013-11-08

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Ander Iturriotz soziologoa izan dugu. Autodeterminazioaren inguruko gaia landu dugu berarekin, eta Fagorren aferari ere tartea eskaini diogu. 

bideoaren irudia
Helena Franco: "Egoera baikorragoan egin ahal izan ditugu aurrekontuak aurten"

2013-11-07

Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatuarekin izan gara. Aurkeztu berri duten aurrekontu proiektuaz hitz egin dugu berarekin, eta aurrekontuaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

bideoaren irudia
Joseba Barandiaran: "Krisitik ateratzeko gakoa ez da fiskalitatea, teknologia da"

2013-11-04

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joseba Barandiaran ekonomialaria izan dugu. Fagorren egoeraz eta oro har, krisi ekonomikoaren egungo egoera larriaz aritu gara.