Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
Arantza Aurrekoetxea: "Data zehatzik ez bada ere, Euskal hezkuntza legea egingo da"

2013-10-03

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordea izan dugu. Euskal Hezkuntza legea noizko egingo duten jakin nahi izan dugu.

bideoaren irudia
Pello Sarasua: "Giza eskubideak defendatzeagatik jendea espetxeratzea oso larria da"

2013-10-02

Eusko Jaurlaritzak iaz aurkeztu zuen Bake eta Bizikidetza plana. Baketik-eko kide Pello Sarasuak planak gizartean izandako eraginaren balorazioa egin du. "Orain egiten duguna prebentzio lan bat izan beharko da etorkizuneko gatazkak beste era batera konpontzeko". Horrez gain, salatu du Herrira-ren aurkako operazioa "askatasun eskubideen" aurkakoa izan dela.

bideoaren irudia
Larraitz Ugarte: "Bidesarien proposamena urrian aurkeztuko dugu Europan"

2013-10-01

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko Azpiegitura eta Mugikortasun diputatua izan dugu. Bilduren gobernuak martxan jarri nahi duen bidesari sistema berriaz aritu gara. Egoera zertan den jakin nahi izan dugu. Bidegiren zorrari ere tartea eskaini diogu.

bideoaren irudia
Adrian Zelaia: "Nahiz eta modu proportzionalean izan, presio fiskala denontzat igoko da"

2013-10-01

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Adrian Zelaia EKAI Center-eko ekonomialaria izan dugu. Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek sinatu berri duten itun ekonomikoaz aritu gara. Defizit muga malgutu ondoren, ekonomia suspertzeko aukerarik baden jakin nahi izan dugu.

bideoaren irudia
Elkarrizketa | Josetxo Lizartza

2013-09-27

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Josetxo Lizartza kazetari eta "Frontoia" saioaren aurkezlea izan dugu. Astearte gauetan pilotak bere lekua du Hamaika Telebistan, eta Lizartza arduratzen da horien kontaketa egiteaz. Horri buruz eta pilota munduaz, bere osotasunean, hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Karmelo Landa: "Auzi hau irabaztekotan Euskal Herrian irabaziko dugu, mobilizazioaren bitartez"

2013-09-26

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Karmelo Landa eta Xabier De La Maza izan ditugu, 35/02 sumarioko  eta Segi auziko auzipetuak, hurrenez hurren. Urrian egingo den epaiketa zabalari begira jarri gara, eta argi adierazi dute Euskal Herrian bizi duen aro berria zapuztera datorrela.