Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
Iñaki Murua: "Bertso Txapelketa Nagusia berritzailea izango da"

2013-09-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñaki Murua Bertsozale elkarteko presidentea izan dugu. Bertsolari Txapelketa Nagusiko xehetasunak ezagutu ditugu bere bitartez. Nabarmendu du aurtengo txapelketa berritzailea izango dela.

bideoaren irudia
Joana Regueiro: "Bilboko Udalaren kudeaketa gardenaren mitoa erortzen hasi da"

2013-05-15

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joana Regueiro Bilboko Sortu alderdiko kidea izan dugu. Bilboko Udalak ia 85 milioi euroko zorra duela salatu du Bilboko Sortuk. Honen aurrean, gardentasunean oinarritutako kudeaketaren idea bertan behera geratu dela salatu dute.

bideoaren irudia
Adrian Zelaia: "EHko krisiaren oinarrian maila teknologiko baxua dago"

2013-05-13

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Adrian Zelaia EKAI Centerreko lehendakaria izan dugu. Zer dago krisiaren oinarrian Espainian eta zer Euskal Herrian? Lehenengoaren kasuan, zorpetzea da arazoa Zelaiaren ustez. Euskal Herriaren kasuan, ordea, maila teknologikoan inbertituz lortuko lirtzateke krisitik ateratzea, gurean azaldu duenez.

bideoaren irudia
Paxkal Indo: "EH euskalduna nahi dutenak Senperera etorri behar dira"

2013-05-09

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria izan dugu. Maiatzaren 12an, igande honetan, ospatuko den Herri Urrats festaz aritu gara. Euskarak Ipar Euskal Herrian duen lekua eta behar duen babesa azpimarratu ditu.

bideoaren irudia
Andoni Unzalu: "Fiskalitatea legebiltzarrean adostea gure marra gorrietako bat da"

2013-05-08

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Andoni Unzalu PSE-EEko kidea  izan dugu. Eusko Jaurlaritza eta alderdien arteko akordio eza, torturen inguruan eman diren Europako azken ebazpenak eta Cabacas auzia izan ditugu hizpide.

bideoaren irudia
Bakartxo Tejeria: "Euskadi ez dago Espainiaren egoera berean, hobeto gaude"

2013-02-06

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Bakartxo Tejeria EAJko kide eta Eusko Legebiltzarreko presidentea izan dugu. Kargu berriaz, bere esperientziaz eta Jaurlaritzak aurrera begira dituen erronkez hitz egin dugu berarekin.