Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
Paul Bilbao: "Protokoloa nazioarteko instituzioetan sartzen hastea lortu dugu jada"

2016-12-19

Gurean Gaur saioan, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izan dugu. Donostiako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren dokumentua jada nazioarteko erakundeetara heldu dela nabarmendu du Bilbaok.

bideoaren irudia
Mikel Alvarez: "Beti eskatu dugu Zorrozan trenaren lurperatzea eta orain ere eskatuko dugu"

2016-12-15

Gurean Gaur saioan, Mikel Alvarez Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko eta Gobernu Zuzeneko zinegotzia izan dugu. 2017ko aurrekontuak, Ollerias auzoko istiluak eta Zorrozako ezbeharraz hitz egin dugu, besteak beste.

bideoaren irudia
Gorka Urtaran: "Gasteiz Antzokia egitasmoarekin euskararen erabilera sustatu nahi dugu"

2016-12-14

Gurean Gaur saioan, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan dugu. Euskararen ezagutza hazi arren erabilera sustatzeko neurriak duten garrantzia nabarmendu du Urtaranek. Aurrekontu egitasmoa eskuartean elkarbizitza, ongizatea, garraiobide jasangarriak eta hiriaren modernizazioa aipatu ditu Gasteizen erronkatzat. Bide horretan, alderdi, erakunde eta hirien arteko lankidetzaren aldeko apostu sendoa egin du Gasteizko alkateak.

bideoaren irudia
"Euskal presorik dagoen bitartean ezin esan askatasunik eta bakerik dagoenik"

2016-12-13

Gurean Gaur saioan, Oihana Garmendia eta Jokin Urainekin izan gara "Kalera, Kalera!" ekimena oinarri hartuta. Dozenaka euskal preso eta iheslari ohik Usurbilgo enparantza historikoak ezarri dute "Kalera gunea", euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko aldarriaren gune bilakatu dena.

bideoaren irudia
Nekane Balluerka: "Euskal Unibertsitateen Sistema eraldatzeko unea da"

2016-12-07

Gurean Gaur saioan Nekane Balluerka EHUko errektore hautatua izan dugu. Autonomia gehiagoren beharra nabarmendu du Madrilgo injerentziak aipatuta. Laster hasiko duen agintaldiko erronkak azaldu ditu: ikasleen enpleagarritasuna, langileen baldintzak hobetzea eta Europan lehiatuko den ikerkuntza sustatzea.

bideoaren irudia
Jabier Larrañaga: "Egungo ongizate maila mantentzeko inbertsioak behar dira jardun ekonomikoan"

2016-12-01

Gurean Gaur saioan Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun foru diputatua izan dugu. 2017ko aurrekontu proposamenaz arutu gara berarekin, besteak beste.