Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Elkarrizketak

bideoaren irudia
"Geure seme-alaben osasuna dago jokoan eta parte hartu nahi dugu"

2016-11-22

Gurean Gaur saioan, Joseba Belaustegi eta Joxe Mari Izeta GuraSOS elkarteko kideak elkarrizketatu ditugu. "Ez dizut hutsik egingo" izeneko manifestua atera berritan, azaroaren 26an ekitaldi berezia egingo dute Donostian.

bideoaren irudia
Martin Garitano: "EAJk erabakitze eskubidea aparkatu du eta PPren aurrekontuak babestuko ditu"

2016-11-21

Gurean Gaur saioan, Martin Garitano kazetariarekin gaurkotasun politikoa errepasatu dugu. Besteak beste, EAJk eta PSE-EEk EAEko gobernurako erdietsi duten akordioa aztertu dugu. Ezustekorik ezean, ostiralean Iñigo Urkullu lehendakari izendatuta, hiru sail gehiago izango ditu Jaurlaritza berriak. "Ad hoc" sortutakoak direla uste du Garitanok "sozialistak gobernuan sartzeko, jeltzaleek pisurik galdu gabe".

bideoaren irudia
Ane Muguruza: "Estatuak indarkeria erabili duela errekonozitzea ezinbestekoa da aurrera egiteko"

2016-11-17

Gurean Gaur saioan, Ane Muguruza Egiari Zor fundazioko bozeramaile eta Josu Muguruzaren alaba izan dugu. Azaroaren 20an 27 urte beteko dira Muguruza hil zutenetik. Iheslaria, presoa, HBko mahai nazionaleko kidea eta Egin egunkariko kazetaria izan zen. Egia eta memoriari buruz aritu gara Anerekin.

bideoaren irudia
Bakartxo Ruiz: "EHtik joaten hasi beharko dute eta atea itxi nahi diote horri"

2016-11-16

Gurean Gaur saioan, Bakartxo Ruiz EH Bilduko Nafarroako parlamentaria izan dugu. Gogor salatu du Altsasuko sarekada. "Euskal herrian desmilitarizazioaren aldeko mugimendua gero eta zabalagoa da" Ruizen hitzetan, eta gazte nafarren espetxeratzeak "ideien kriminalizazioa" helburu duela ohartarazi du.

 

bideoaren irudia
Lander Martinez: "Legegintzaldi mugitua izango da"

2016-11-15

Gurean Gaur saioan, Lander Martinez Elkarrekin Podemosen legebiltzarreko bozeramailea elkarrizketatu dugu. Inbestidura saioaz, bi hautagaiez eta legegintzaldiaz aritu gara berarekin, besteak beste.

bideoaren irudia
"Gobernu euskaltzalea osatzea nahi dugu, programetan euskaraz esaten dena betetzea"

2016-11-14

Gurean Gaur saioan, Mertxe Mujika AEK-ren koordinatzailea eta Asier Amondo Korrikako arduraduna elkarrizketatu ditugu. Euskal Herriko egoera instituzionalak euskararen normalizazioan eta komunitateen arteko zubiak eraikitzeko aukera ematen duela nabarmendu digute. Korrika 20, 2017ko martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an bukatuko da.