Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Bel Pozueta: "EH Bilduk boterea du Madrilen politikak baldintzatu eta herritarrentzat onurak ekartzeko"

2020-02-28
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko diputatu Bel Pozueta izan dugu. Aste honetan, koalizioak jarduera eta eragin handia izan du Madrilgo Kongresuan. Besteak beste, superabita duten udalerrien gastu muga igotzeko gobernuko alderdiekin lortutako akordioaren bidez edo Oskar Matutek Yolanda Diaz Enplegu ministroari lan hitzarmenen estatalizazioekin amaitzeko egindako proposamenarekin. Horrekin batera, Pozuetak espainiako hiriburuan jasotako elkartasun keinuen inguruan zein Vox-eko diputatuen jarrera izan ditu hizpide.
bideoa prestatzen
Maddalen Iriarte (EH Bildu): “Zaintza bere gain hartuko duen Estatua behar dugu”

2020-02-28
Martxoaren 8ari begira dituzten proposamen feministen berri emateko, Euskal Herria Bilduko 120 emakume bildu dira gaur, otsailaren 28an, Bilboko Zabalguneko merkatuan.
bideoa prestatzen
Labriteko "ardatz jasangarriak" Burlata eta Iruñeko erdialdea lotuko ditu

2020-02-28
Fermin Alonso zinegotziak azaldu duenez, “Iruñea hiri jasangarria izateko trantsizioan ari da Udala, nahiz eta bidea luzea izango den”.
bideoa prestatzen
Gobernuak proposatutako gastu sabaia onartu du Kongresuak

2020-02-27
Gastu sabai berria onartu du gaur madrilen Diputatuen Kongresuak, EAJren aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Maria Jesus Montero, gobernu bozeramaileak kongresuan bertan azaldu duenez, gastu araua lasaitzeko eskatu zieten EH Bildu, ERC, Compromiís eta Más País alderdiek. Dena den, Monterok kongresuan ebrtan egindako iragarpenaren ondoren abstentziora jo dute EH Bildue ta ERCk. Gauzak horrela, azkenean aldeko 168 bozka, aurkako 150 eta 19 abstentziorekin onartu da gastu sabaia.
bideoa prestatzen
Beñat Zaldua (NAIZ): "Mahai honetan ez da akordio politiko mamitsurik egonen"

2020-02-27
Beñat Zaldua kazetariak Torra eta Sanchezen arteko bileraren analisia kontatu digu.
bideoa prestatzen
Ernaiko kideek mobilizazioa egin dute Zubietako erraustegiaren aurka

2020-02-27
Gipuzkoako foru aldundiaren parean mobilizazioa egin dute Ernaiko kideek, Erraustegiaren beharrik ez dutela aldarrikatzeko eta Zaldibarko kasua salatzeko.