Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Epailearen aurrean azaltzeko aginduarekin askatu dituzte Bilboko 12 atxilotuak

2019-10-21
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak azaldu duenez, Ertzaintzak 18 pertsona atxilotu zituen atzo, Vox alderdiak antolatutako mitinaren bitartean, Casilda Iturrizar parkean batuta zeuden manifestarien kontra oldartu eta gero. 18 atxilotuetatik 6 adinez txikikoak dira eta atzo bertan beren tutoreen eskuetan utzi zituzten.
bideoa prestatzen
42.000 lagun Donostian, Kataluniari babesa adieraziz

2019-10-21
42.000 pertsona elkartu ziren larunbatean Donostian, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia salatzeko. ‘Erreferenduma ez da delitua’ lelopean Katalunia eta Euskal Herriko herritarrek, erabakitzeko duten oinarrizko eskubideak defendatu ziren Gipuzkoako hiriburuko kaleetan zehar.
bideoa prestatzen
Milaka pertsona Donostian, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia salatzeko

2019-10-19
Gure Esku-k deituta, manifestazio jendetsua egin dute Donostian Kataluniako prozesu independentistaren aurkako epaia salatzeko. Bertan izan dira, besteak beste, EAJko Joseba Egibar eta Ahal Dugu-ko Lander Martinez.
bideoa prestatzen
Tentsioa Bilbon, hainbat lagunek Sabino Kalea itxi ondoren

2019-10-18
Tentsio handia izan da gaur arratsaldean Bilbon, Sabino Arana etorbideko sarbidean. Hainbat lagunek bidea trabatu dute Kataluniako mobilizazioekiko elkartasunez, eta Ertzaintzak indarrez atera ditu handik. Ertzainek hainbat lagun atxiki dituzte identifikatzeko, eta borrak eta foam balak erabili dituzte.
bideoa prestatzen
Zer kulpa du farola gaixoak? InZpeKtor Gantxetek Kolpez Kolpe saioan ikertu du

2019-10-17
InZpeKtor Gantxet, Kolpez Kolpe saio berriko ikerlari Baina zer kulpa du farola gaixoak? Animaliekin bezela, ez al dago farolisten elkarterik beraien eskubideen alde? Gantxet inspektoreak argituko dizkizue zalantzak. Donostiako Alde Zaharrean aurkituko dituzue erantzunak. Ez galdu! #KZK
bideoa prestatzen
EH Bilduk mugikortasunaren arloari buruzko proposamena aurkeztu du Iruñean

2019-10-18
EH Bilduk mugikortasunaren inguruko proposamena aurkeztu du gaurkoan, helburuak jasangarritasuna eta iritzi bateratasuna bilatzea direla azpimarratuz. Navarra Sumaren udal gobernuak arlo guztietan erakutsitako nagusikeria kritikatu dute Joseba Asironek eta Joxe Abaurreak abertzaleen koalizioko zinegotziek.