Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Sarek urtarrilaren 11n egingo du presoen eskubideen aldeko mobilizazioa

2019-10-22
Mobilizazio soziala gizarte garaikideen tresnarik garrantzitsuena dela nabarmendu du, gehiengoak lortzeko, gizartea aktibatzeko eta aldaketa garrantzitsuak erdiesteko. Horrela eutsi egin nahi dio Orain Presoak dinamikaren baitan “benetako bakea eta bizikidetza lortzeko” bideari. Sare Herritarrak azpimarratu du gizarte osoaren ardura dela urteetako sufrimenduari eta konfrontazioari amaiera ematea
bideoa prestatzen
Pentsiodunentzat "bukatu da promesen garaia"

2019-10-22
Promesen garaia bukatutzat jotzen du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Beraz, azaroaren 16ko manifestazioez harago, eta Hego Euskal Herriko parlamentuen aurrean egingo dituzten elkarretaratzeetatik pasata; urtarrilean mobilizazio indartsu eta orokorra iragarri dute bigarren urtemugarekin bat egingo duena.
bideoa prestatzen
Quim Torrak birritan deitu dio Pedro Sanchezi eta honek ez dio telefonorik hartu

2019-10-21
Aste bateko protesten ondoren 201 atxilotu eta ehunka zauritu egon dira Katalunia osoan. Beste aldetik, ERC alderdiko Gabriel Rufianek ere bereak entzun zituen larunbateko manifestazioan.
bideoa prestatzen
Francoren gorpuzkiak urriaren 24an aterako dituzte Erorien Haranetik

2019-10-21
Francisco Francoren deshobiratzea ostegunean, urriaren 24an izango dela adierazi du Espainiako Gobernuak. Eguna ez ezik, ordua ere zehaztu dute; diktadorea goizeko 10:30tan aterako dute Erorien Haranetik, Mingorrubioko panteoian berriro hobiratzeko. Francoren gorpua enplazamendu batetik bestera eramateko prosezuak hiru ordu beharko ditu, eta era pribatuan egingo dela adierazi dute Exekutibotik, “errespetua eta duintasuna” bermatzeko. Komunikabideen presentzia ere espreski debekatu egin dute, bai Erorien Haraneko basilikan bai Mingorrubioko mausoleoan, non Carmen Polo Francoren emaztea hobiratuta dagoen baita ere. Une oro prozesua gainbegiratuko duena Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa izango da, notario eta forentse lanetan arituko dena.
bideoa prestatzen
Epailearen aurrean azaltzeko aginduarekin askatu dituzte Bilboko 12 atxilotuak

2019-10-21
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak azaldu duenez, Ertzaintzak 18 pertsona atxilotu zituen atzo, Vox alderdiak antolatutako mitinaren bitartean, Casilda Iturrizar parkean batuta zeuden manifestarien kontra oldartu eta gero. 18 atxilotuetatik 6 adinez txikikoak dira eta atzo bertan beren tutoreen eskuetan utzi zituzten.
bideoa prestatzen
42.000 lagun Donostian, Kataluniari babesa adieraziz

2019-10-21
42.000 pertsona elkartu ziren larunbatean Donostian, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia salatzeko. ‘Erreferenduma ez da delitua’ lelopean Katalunia eta Euskal Herriko herritarrek, erabakitzeko duten oinarrizko eskubideak defendatu ziren Gipuzkoako hiriburuko kaleetan zehar.