Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
EH Bilduk Iñigo Urkulluri eskatu dio herritarrei "argi esateko" murrizketak egiteko asmoa daukala

2020-06-24
Jasone Agirre alderdiaren Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko zerrendaburuak esan du “oso hodei beltzak” daudela aurrean “krisi ekonomiko eta sozial moduan”. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, datorren urtean langabezia tasa %13koa izango da. Horregatik, lehendakariari eskatu dio “argi eta garbi” hitz egiteko. Argirrek nabarmendu du COVID19ak erakutsi duela “jendean inbertitzeko” sasoia dela, “zerbitzu publiko indartsuagoak” behar direla, “giza baliabide eta baliabide material gehiago dituen osasun eta hezkuntza bat”. EH Bilduk “murrizketa sozialik ez egiteko” konpromisoa hartu du.
bideoa prestatzen
Uztailaren 6an jende pilaketak saihesteko plangintzaz galdetu dio oposizioak Iruñeko Udalari

2020-06-24
Geroa Baik Sanferminetako mahaia noiz deituko duen azaltzeko eskatu zuen batzordean eta hortik EH Bildu eta PSNrekin batera bertan behera gelditutako txupinazo eguneko planaz azalpenak ematera deitu zuten udal agintaritza.
bideoa prestatzen
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote Mikel Barrios iruindarrari

2020-06-24
Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Barriosi, eta Frantzian egoteko debekua izango du hamar urtez. Barrios astelehenean, hilaren 29an, sartu beharko da kartzelan. Epaiketa atzo izan zen, eta, «erakunde kriminaleko» kide izatea leporatu dio auzitegiak.
bideoa prestatzen
Urtzi Errazkin (Etxerat): "Presoen eta senideen eskubideak gehien urratzen dituen politika urrunketarena da"

2020-06-23
Etxerat Elkarteak elkartasun kanpaina berri bati ekin dio, urrunketa politikak dakartzan gastuei aurre egin ahal izateko. Horrekin batera, Covid 19 gaitzak eragindako izurriaren ondorioz, presoek eta senideek 100 egun bisitarik gabe eman dituztela gogoratu nahi izan du Urtzi Errazkinek Hamaika Telebistan. Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankidearekin batera, Espainiako gobernuari hitzetatik ekintzetara igarotzeko deia luzatu dio Errazkinek.
bideoa prestatzen
Kongresuko Mahaiak uko egin dio GAL ikertzeko proposamen bateratuari

2020-06-23
Espainiako Kongresuko Mahaiak uko egin dio GAL ikertzeko proposamen bateratuari, CIAren dokumentuak ezagutzera eman ostean. PSOEk, PPk eta Voxek euren botoak batu dituzte horretarako. Hala, ikerketa batzordea ez aktibatzeko Madrilen zabaldu den hipotesia ez da gauzatu eta danbatekoa erabatekoa izan da.
bideoa prestatzen
Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos): “Ba al dakizu zer den benetan anakronikoa, Urkullu jauna?”

2020-06-23
Anakronismoei buruz hitz egiteko agerraldia egin du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos alderdiaren lehendakarigaiak. Kontzeptuari helduta, Gorrotxategik zaintza bezalako funtsezko zerbitzuak pribatizatuta egotea, La Naval erortzen uztea edota “EAJk inork baino hobeto” ezagutzen dituen bezero sareak jo ditu anakronikotzat.