Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Larrialdi egoera uztailaren 10era luzatzeko erabakia hartu du Frantziako senatuak

2020-05-06
Macronen gobernuaren lehen proposamenean uztailaren 24ra artekoa zena uztailaren 10era artekoa da orain. Komunistek eta ekologistek proposamenaren aurka bozkatu dute, eta sozialistek abstentziora jo dute.
bideoa prestatzen
Sarek, Etxeratek eta Salhaketak presoen egoera "ezkutatzea" egotzi diote Espainiako Gobernuari

2020-05-05
Sarek, Etxeratek eta Salhaketak nabarmendu dute euskal presoen "ehuneko handi batek" nazioarteko erakundeen jarraibideak betetzen dituela. Gainera, Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera salatu dute; datuak "ezkutatu" izana egotzi diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kartzeletako osasun eta segurtasun arloko eskumena badu ere. Izan ere, kutsatutako presoen kopurua oso murritza da funtzionarioenarekin alderatuz. Honela, dei egiten diete eragile politiko, sozial eta sindikalei 'Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketa' adierazpenarekin bat egin dezaten.
bideoa prestatzen
Aske geratu da Zigor Garro, estatu frantziarrera itzultzeko debekuarekin

2020-05-05
Polizia frantziarrek polizia espainiarraren esku utzi dute preso ohia Bidasoako mugan. Estatu espainiarrean tramite batzuk egin ondoren aske geratu eta Oreretara itzuli da 22 urteren ondoren.
bideoa prestatzen
AURRERAPENA / Unai Urruzuno: "Negoziaketarako kanal guztiak irekita daude bai Llotja de Mar-eko sinatzaileekin eta bai PSOErekin ere"

2020-05-05
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzuno Hamaika Telebistan egon da. Espainiako gobernuak planteatutako Alarma Egoeraren luzapenaren aurrean, koalizioak egindako proposamena gogora ekarri du, deseskalada faseak gertuen dauden instituzioek gauzatu ahal izatea. Ekinbide horretan, negoziaketarako kanal guztiak irekita daudela nabarmendu du. Hortaz gain, EAEn, "mahai intersektorial" baten beharra berretsi du.
bideoa prestatzen
Unai Urruzuno: "Negoziaketarako tartea egon beharko luke, kanal guztiak irekita daude bai Llotja de Mar-eko sinatzaileekin eta bai PSOErekin ere"

2020-05-05
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzuno Hamaika Telebistan egon da. Espainiako gobernuak planteatutako Alarma Egoeraren luzapenaren aurrean, koalizioak egindako proposamena gogora ekarri du, deseskalada faseak gertuen dauden instituzioek gauzatu ahal izatea. Ekinbide horretan, negoziaketarako kanal guztiak irekita daudela nabarmendu du. Hortaz gain, EAEn, "mahai intersektorial" baten beharra berretsi du.
bideoa prestatzen
Oposiziak EHUren testen "ahalmen guztia ez baliatzea" egotzi dio Eusko Jaurlaritzari

2020-05-04
Oposiziak EHUren testen ahalmen guztia ez baliatzea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari. EAEko gehiengo parlamentarioak Lakuari egotzi dio Euskal Herriko Unibertsitate publikoak garatutako koronabirusaren frogak ematen dituen aukera guztiak martxan ez jartzea. Adierazpen horiek Diputazio Iraunkorreko bileran egin dituzte EH Bilduko Rebeka Uberak aurkeztutako proposamenaren harira.