Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
EH Bilduk "azpikeriaz" jokatzea leporatu dio Enrique Maia alkateari

2019-09-05
Itziar Gomezek (Geroa Bai) eta Elma Saizek (PSN) Nafarroako Gobernuan kontseilaritzak eskuratu zituzten hauteskundeen ondoren, eta Iruñeko Udalean oraindik ez dute bilkurarik egin euren ordezkoak izendatzeko. EH Bilduk egoera kritikatu du gaurko prentsaurrekoan; salatu dutenez, une honetan 27 zinegotzik osatzen dute udalbatza 25ek beharrean, eta beraz, Navarra Suma eskuin muturreko koalizioak gehiengo absolutua dauka.
bideoa prestatzen
Hauteskunde berriak jokoan

2019-09-04
Hauteskunde berriak egoteko aukera gainean da. irailaren 23a baino lehen Espainiako Presidentea aukeratzen ez badute, azaroaren 10ean bozkatzeko unea helduko da berriro. PSOEk hilabeteak eduki ditu egun hauek prestatzeko. Hala ere, orain hasi da, bi asteren faltan, beste talde politikoekin hitz egiten. Hori dela eta, hauteskunde berriak nahi dituztela dirudi. Jon Olano, Berriako kazetariak, egoeraren analisia egin du. EAJk eta Bilduk Sanchezen aukeraketa erraztuko dutela argitu dute. Podemosek zer egingo duen da orain argitu beharreko punturik garrantzitsuena.
bideoa prestatzen
Audientzia Nazional espainiarrera eraman dute Marixol Iparragirre

2019-09-04
Marixol iparragirre euskal presoa Espaniara eraman eta Audientzia Nazionalaren esku geratu da. Berria egunkariko Enekoitz Esnaola kazetariaren eskutik, gertatutakoaren gakoak jaso ditugu.
bideoa prestatzen
EAJ eta PSOE gaur arratsaldean bildu dira Madrilen

2019-09-04
Espainiako presidente berria irailailaren 23a baino lehen aukeratu behar da. Bestela, hauteskunde berriak ospatuko liratezke, azaroaren 10ean hain zuzen. Hori ekiditeko asmoarekin, batzartu dira Jeltzaleak eta Sozialistak. EAJ alderdiak argitu duenez, Sanchezen aukeraketa errazteko egoeran daude, falta diren transferentziekin aurrerapausoak ematen badira. Sanchezek, ordea, bere proposamenak aurkeztu dizkie. Datorren egunetan argituko da azken aldian baino babes gehiago lortzen duen eta hauteskunde berriak ekiditzeko gai den.
bideoa prestatzen
Erresuma Batuaren Brexit prozesua une erabakiorrera iritsi da

2019-09-04
Momentuz, aukera gehienak irekita daude. Hurrengo hilabeteetan erabaki behar du Londresko parlamentuak Europar Batasuna utziko duen akordio batekin, irteera bortitz bat izango duen edo epearen luzapena eskatuko duen. Amaiera epe honetan data garrantzitsu batzuk daude.
bideoa prestatzen
Ezkaba mendiko 52 hektarea okupatu nahi ditu armadak

2019-09-04
Espainiar estatuko armadak Ezkaba mendiko 52 hektarea okupatu nahi ditu. Iruñea iparraldetik babesten duen mendia hiriak eta herritarrek duten arnas guneetako bat da.