Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Bost lagun atxilotu dituzte Iruñerrian Korrikan presoen argazkiak ateratzeagatik

2019-06-20
Gaur goizean iruñerriko bost lagun atxilotu ditu Espainiar poliziak Korrikan Euskal preso politikoen argazkiak erakustea leporatuta. 9 pertsona atxilotu behar zituzten hasiera batean. Hala ere, 4ren atxiloketa behera geratu da eta “ikertu” moduan agertuko dira atestatuan. Atxilotutako 5 gazteak aske geratu dira karguekin.
bideoa prestatzen
11/13 makroauziko auziperatuak babestu dituzten lehen 150 pertsonak jakinarazi dituzte

2019-06-20
Irailaren 16an hasiko da 47 euskal herritarren aurkako epaiketa Madrilgo Audientzia Nazionalean. Euskal presoen eskubideen alde lanean ibilitakoak dira eta epaiketaren atarian babes ugari bildu dituzte. Jon Maiak idatzitako manifestu baten bitartez, bakearen aldeko mezua luzatu eta irailaren 14an Bilbon egitekoa den mobilizazioan parte hartzera deitu dute. Sinatzaileek artean daude, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe, Carlos Garaikoetxea, Angel Toña, Begoña Errazti, Anaiz Funosas, Mikel San José, Asier Riesgo, Garazi Murua, Nerea Eizagirre, Katixa Agirre, Toti Martinez de Lezea, Bernardo Atxaga, Aitzol Atutxa edo Onintza Enbeita daude. 150 izen aurkeztu dituzte guztira, eta aurrerantzean edonork sinatu ahal izango du www.11-13makroepaiketa.eus webgunean.
bideoa prestatzen
Luhuso eta Gernika batuko ditu Orain Presoak bizikleta itzuliak

2019-06-21
80 kilometro inguruko ibilbidea izango da, eta Sare Herritarrak adierazi duenez elkarbizitzaren eta bakearen sinbolo diren bi hiri batuko ditu. Uztailaren 19tik 21era egingo den ekimenak hiru etapa izango ditu. Jakinarazi dutenez, itzulia egin behar duten txirrindulari guztiei motxila eta lo zakua eramango zaie furgonetan. Itzulia Luhuson abiatuko da eta iparraldea zeharkatu ostean, Gipuzkoara sartu eta Zarautzen pasatuko dute gaua parte hartzaileek. Bigarren etapa Lekeitiora helduko dira Markinatik pasatuz. Azkenik, hirugarrenean, Lekeitio eta Gernika lotuko dituzte, Munitibarreko bidetik. Bertan egingo dute amaiera ekitaldia.
bideoa prestatzen
Podemosek 250 neurri aurkeztu ditu Nafarroako Gobernua adosteko negoziaketetan

2019-06-20
Podemosek Nafarroako Gobernu berria adosteko akordio programatikorako 250 neurri aurkeztu ditu. PSNren jarrerarekiko baikor agertu dira alderdi moreko Eduardo Santos, Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez. Atzo Parlamentuko mahaia osatu ostean, hurbilago ikusten dute Nafarroako Gobernua osatzeko akordioa.
bideoa prestatzen
Goizean libre utzi ostean, Josu Urrutikoetxea atxilotu dute berriro ere

2019-06-19
Goizean aske utzi ostean, Espainiak eskatutako eurogindu baten ondorioz, Josu Urrutikoetxea berriz atxilotu dute. Goizean, aldiz, dute Parisko Dei Auzitegian ETAko buruzagi ohiaren kontrako epaiketako saioaren ostean aske utzi dute. Tribunalean, Louis Joinet frantziar jurista ezagunak proposatu du ugaoztarra bere etxean hartzea. EH Baik eta EH Bilduk pozez hartu dute erabakia eta Macronen exekutiboa “bide beretik jarraitzera gonbidatu” dute. Egoitz semearentzat, familiarentzat ez ezik, bere aitaren askatasuna “albiste ona da Euskal Herria, Frantziar Estatua eta Espainiar Estatuarentzat”. Orain, Berria egunkariak zabaldu duenez, "gehienez" 48 orduren buruan, Urrutikoetxearen aurkako euroaginduaren ingurukoak argituko dira.
bideoa prestatzen
Negoziazioek azken unerarte iraun dute

2019-06-19
Parlamentuko mahaiaren osaketa erdiesteko negoziazioek luze jo dute. Azkenean Geroa Bairen iritzia gailendu da batik bat matematikak hala ahalbidetu egin duelako. Azken unean ere bilerak egon dira, parlamentuko sesioko luzeena, zalantzarik gabe Presidentea hautatzeko bigarren bozkaketaren aurrekoa izan da.