Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Udalbiltzak zuzendaritza berrituko du 20. urteurrenean

2019-09-18
Udalbiltzak prentsaurrekoa eman du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean bere sorreraren hogeigarren urteurrenean. Azaroaren 16an egingo duten batzarra iragarri dute, Durangon ospatuko dena, eta bertan, Udalbiltzaren lehendakari eta zuzendaritza politiko berria erabakiko da.
bideoa prestatzen
Israeleko hauteskundeak Netannyahu eta Gantzen artean erabakiko dira

2019-09-17
Israelen eman diren hauteskundeei buruzko albistea eta Txente Rekondoren analisia
bideoa prestatzen
Espainiako Gobernua osatzeko epemugatik sei egunera negozioaketek ez doaz aurrera

2019-09-17
Espainiako Gobernu berria osatzeko negoziazioek ez dute aurrera egin azken orduetan eta gero eta hurbilago dago hauteskundeen errepikapena. Asteleheneko eskaintzaren ostean Pedro Sanchez-ek Albert Riverari helarazitako erantzuna "adar jotzetzat" hartu du Ciudadanos-eko buruak. Horiek horrela, Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruak azpimarratu du bi aukera dituela Sanchez-ek gobernua osatu nahi badu: bata eskuinarekin gobernatzea eta bestea, Unidas Podemos-ekin koalizioa adostea.
bideoa prestatzen
EAJk eta PSEk akordioa sinatu dute Barakaldon, "egonkortasuna bermatzeko"

2019-09-17
Gaur, urteetan gatazkan egon ostean, bi alderdiek egonkortasuna bermatzeko akordio izenpetu dute. Izan ere, Sabin Etxetik eta Alameda Rekaldetik heldu diren presioak beharrezkoak izan dira hitzarmena aurrera eramateko. Gauzak horrela, talde gobernuan bi alderdiak egongo dira, euskal autonomi erkidegorako akordioari jarraituz. EAJk mantenduko du alkatetza eta zazpi area. PSEk, berriz, alkateordetza eskuratu eta beste lau area zuzenduko ditu.
bideoa prestatzen
Altsasuko gazteen auzia aztertuko du bihar Auzitegi Goren espainiarrak

2019-09-17
Altsasuko gazteak absolbitu behar ote diren, edota, ezarri zaizkien zigorrak murriztu daitezkeen aztertu dezake bihar Espainiako Auzitegi Gorenak.
bideoa prestatzen
Sarek Iruñeko Oblatas eta Santa Engrazia zubiak giza kate baten bidez lotzeko deia egin du

2019-09-17
Sarek urriaren 5ean Iruñeko Oblatas eta Santa Engrazia zubiak giza kate baten bitartez inguratu eta lotzeko deia luzatu du. Ekimenaren bitartez, presoak euskal presoak etxeratzeko zubi-lanaren garrantzia azpimarratu nahi du elkarteak.