Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Otegiren irteerak nola eragingo dio ezker abertzaleari?

2016-03-09

Arnaldo Otegik jendaurrean eginiko lehen hitzak izan ditugu aztergai aste honetan. Horrez gain, Espainiako Gobernuaren egoeraz ere hitz egin dugu. Horretarako gurekin izan ditugu Martxelo Otamendi, Xabier Barandiaran, Arantxa Urretabizkaia eta Beñat Zaldua.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Euskal Estatu Feminista eta Arnaldo Otegi protagonista

2016-03-09

Zergatik behar dugu Euskal Estatu Feminista bat? Galdera horri erantzun diogu Jule Goikoetxea eta Kattalin Minerren laguntzaz. Horrez gain, aste honetako mahai inguruan Arnaldo Otegik jendaurrean eginiko lehen hitzak izan ditugu aztergai. Eta Espainiako Gobernuaren egoeraz ere hitz egin dugu. Horretarako, gurekin izan ditugu Martxelo Otamendi, Xabier Barandiaran, Arantxa Urretabizkaia eta Beñat Zaldua.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Otegiren irteera eta Espainiako inbestidura saiakera hizpide

2016-03-02

Arnaldo Otegi espetxetik atera eta biharamunean, mahai-inguru berezia egin dugu Esatea Libre saioan. Gurekin izan dira Asier Blas (politologoa), Xabi Jimenez (Ezker Anitza), Karmelo Landa (Ezker abertzalea) eta Neskutz Rodriguez (Ahal Dugu-Podemos). Otegiren irteera ez ezik, Espainiako inbestidura saiakeraz ere hitz egin dugu gonbidatuekin.

bideoaren irudia
Otegi: "Egin irribarre, borrokatzera goaz. Eta borroka egiten badugu, irabaziko dugu"

2016-03-02

Ehunka herritarrek egin zioten, atzo, ongi etorria, Elgoibarren, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruari. Hitzartzean Free Otegi kanpaina Free Denak bihurtzeko lan egingo duela nabarmendu zuen.

bideoaren irudia
Otegi Aske! saio berezia

2016-03-01

Martxoaren 1a Arnaldo Otegi espetxetik atera zen eguna izango da aurrerantzean. Sei urte luzeko espetxealdiaren ondoren, Logroñok kartzela kanpoaldea jendez bete zen bere irteeraren egunean. Goizetik jarraipen berezia egin genuen Hamaika Telebistan. Otegiren hitzak, gainontzeko eragileen adierazpenak eta bi erreportaje berezi jaso genituen programa berezian.

bideoaren irudia
Luis Intxauspe: "EHren aldeko lanean ideologia desberdinak elkarlanean hasteko erronka dugu"

2016-03-01

Gurean Gaur saioan, Luis Intxauspe Udalbiltzako lehendakari berria elkarrizketatu dugu. Hartu berri duen karguaz eta etorkizunera begira dituzten proiektu eta erronkez aritu gara berarekin hizketan.