Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Itxaropen handia piztu du Otegiren askatasunak

2016-03-01

2.330 eguneko espetxealdiari amaiera eman dio Arnaldo Otegi ezker abertzaleko politikariak. 2009ko urriaren 13an atxilotu zutenetik preso izan da, eta Espainiako epaitegiek ezarritako sei urte eta erdiko zigorra osorik bete ostean, atzean utziko du Logroñoko kartzela. 2009ko urrian atxilotu zutenetik dezente aldatu da Euskal Herriko jokaleku politikoa, horrela izanda ere, bere irteerak itxaropena piztu du, Ezker abertzalearen barruan zein kanpoan ere.

bideoaren irudia
Bateragune auzia aztergai

2016-03-01

Bateragune auzia aztergai izan dugu Arkaitz Rodriguez, Fermin Munarriz eta Jone Goirizelaiarekin. Horrez gain, Joseba Egibar eta Jesus Egigurenen hitzak ere jaso ditugu.

bideoaren irudia
Arnaldo Otegi: "Lehendakaririk onena herria da"

2016-03-01

Logroñoko espetxe kanpoan hitz egin du Arnaldo Otegik. Txalo artean hartu du jendeak kartzelatik atera denean. Hemen duzue bere diskurtsoa osorik ikusteko moduan.

bideoaren irudia
Arnaldo Otegi kartzelatik atera den momentua!

2016-03-01

Sei urte luzeren ondoren, kalean da Arnaldo Otegi. Hemen duzue kartzelatik atera den momentua.

bideoaren irudia
Otegi Aske! Arnaldoren apustua

2016-03-01

Otegi Aske! saio berezirako osatutako erreportajearen zatia. Arnaldo Otegik 2004an eman zuen pausoa dute hizpide Iñaki Iriondo, Arkaitz Rodriguez eta Laura Mintegik.

 

bideoaren irudia
Otegi Aske! Bide politiko eta demokratikoen alde

2016-03-01

Otegi Aske! saio berezirako osatutako erreportajearen zatia. Bateragune auziaren ebazpena dute hizpide Jone Goirizelaia eta Joseba Egibarrek.