Martxelo Otamendi (Berria), Iraia Oiarzabal (Gara) eta Jurdan Arretxek (Noticias de Gipuzkoa) armagabetzeko era berritzaileak eta honen inguruko adostasunek konponbidean izango duten eragina aztertu dute. EBko 27ek sinatutako Erromako Adierazpena ere izan dute hizpide.
ETAren armagabetzearen iragarpenaren biharamuneko erreakzioak izan ditugu aste honetako albiste. Eremu ez-euskaldunean gero eta herri gutxiago izanen direla ere jaso dugu eta pentsioen inguruan Herri Ekinaldi Legegilea parlamentuan aurkeztu dutela, besteak beste.