Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Esatea Libre saioan!

2016-04-20

Esatea Libre programan, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea elkarrizketatuko dugu. Gaurkotasuna izango dugu oinarri, Bizkaiko hiriburutik hasita. Asteazkenean, apirilak 20, 19:30ean eta 22:00etan.

bideoaren irudia
Arnaldo Otegiren lehen agerraldia

2016-04-15

Arnaldo Otegik espetxetik irten osteko lehen agerraldia egin du hedabideen aurrean, gaur, Bilbon. Bertaratu diren kazetarien galderak erantzun ditu. Hau da euskaraz eman dituen erantzunen bilduma.

bideoaren irudia
Igandean Bilboko kaleak betetzeko deia egin dute preso eta iheslari ohiek

2016-04-14

Euskal preso eta iheslari ohiek antolatuta igandean manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera lelopean. Mobilizazioaren helburuez eta presoen egoeraz hitz egin dugu antolatzaileetako batekin, Juan Mari Olanorekin. 

bideoaren irudia
Onintza Enbeita: "78an egin ez zen haustura egingo balu Espainiako ezkerrak, aliatu izan gaitezke"

2016-04-14

Gurean Gaur saioan, Onintza Enbeita EH Bilduko diputatua elkarrizketatu dugu. Espainiako hauteskundeak errepikatuko al dira? Maiatzaren 2an bukatzen da akordiorako epea. Horri buruz eta bestelakoez aritu gara Enbeitarekin. Hala nola, erabakitze eskubidea, Otegiren hautagaitza, EAEko Podemos eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Iker Iraola, Kurdistan eta Espainia eta EAEko hauteskundeen aukerez

2016-04-13

Iker Iraola EHUko irakaslearekin izan gara aste honetan, berarekin euskal estatuari buruz egin duten ikerketa izan dugu aztergai. Horrez gain, Kurdistanek bizi duten egoerari buruz hitz egin dugu bertan izan diren bi euskal herritarrekin. Eta amaitzeko, mahai inguruan Iñaki Soto, Martxelo Otamendi eta Xabier Barandiaranekin Espainiako Hauteskunde Orokorrak errepikatzeko aukeraz eta EAEn egon litezkeen hauteskundeei buruz aritu gara solasean.

bideoaren irudia
Espainian eta EAEn hauteskundeak izango al dira ekainean?

2016-04-13

Aste honetako mahai inguruan Iñaki Soto, Martxelo Otamendi eta Xabier Barandiaranekin Espainiako Hauteskunde Orokorrak errepikatzeko aukeraz eta EAEn egon litezkeen hauteskundeei buruz hitz egin dugu.