Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Ofizialtasuna, Kontseiluak egindako euskararen lege proposamenaren oinarri

2018-10-03
Euskararen lege berria egiteko proposamena aurkeztu du Kontseiluak Nafarroako Parlamentuko batzorde berezian. Lege proposamenak herritarrak hartzen ditu ardatza nagusi bezala eta euskararen ofizialtasunean oinarritzen da, hizkuntza eskubideak modu eraginkorrean bermatzeko eta komunitatearen autopertzepzioan daukan ondorio positiboengatik.
bideoa prestatzen
Gaur hasi da Boro kazetariaren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean

2018-10-03
Gaur hasi da Boro Lahaineko kazetariaren aurkako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Agintaritzaren aurkako atentatua eta bi poliziari lesioak egotzita epaituko dute. Aurretik urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zioten terrorismoaren gorazarrea leporatuta. Guztira, beraz, 7 urte eta erdiko espetxe zigorra jaso lezake kazetari lana egiteagatik.
bideoa prestatzen
Sanchezekin batera agertu da Urkullu ETAren aurkako "garaipen" argazkian

2018-10-02

Ez genuen Baionako armagabetze egunean ikusi, ezta Kanbon ere, Arnaga etxean Aieten hasitako bideari amaiera eman zitzaionean, goizez. Egun horretan, une historikoaz hitz egiteko, arratsaldez egin zuen agerraldia Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariarekin. Baina Madrilen bai, Madrilen, Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiaren ondoan gorde zioten aulkian esertzeko erabakia hartu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.

Izan ere, Frantziako eta Espainiako gobernuek ETA «garaitu» izana irudikatu dute Madrilen eginiko ekitaldi batean, astelehen arratsean. Biktimen memoria gordetzeko beharra azpimarratu dute Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, eta Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak.

Hasieran, Urkullu ez zen ekitaldira joatekoa, joan den ostiralean jaso zuelako gonbidapena eta agenda okupatua zuela adierazi zuen orduan. Baina Madrilgo ekitaldian egotea erabaki zuen azkenean. Ekitaldiaren ondoren, sare sozialetan zabaldu zuen bere balorazioa. Haren hitzetan, ETAren aldia bukatuta, biktimen aitortzan eta erreparazioan berresteko garaia da.

Izatez, ETA erakundeak aurtengo maiatzaren 3an eman zuen bere ibilbidearen amaierari buruzko erabakiaren berri, eta Espainiako eta Frantziako gobernuek beste bost hilabete behar izan dituzte ETAren bukaera ofizialtzeko. Madrilek eta Parisek ekitaldi bat antolatu zuten Moncloan, Borroka Antiterroristarako Lankidetza Espainiar-Frantziarraren Ekitaldia izenburupean, Parisek Madrilen esku uzteko ETAren 8.000 bat dokumentu eta material, eta, entrega horren bidez, erakunde armatua zenaren amaierari estatuen zigilua jartzeko.

Ekitaldia jarraitzen zeuden Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburu ohiak, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, Jesus Loza Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkaria eta biktima elkarte batzuetako ordezkariak. PPko inor ez. Urkullu aretoan sartzen azkenetakoa izan zen; justu Philippe eta Sanchez heldu baino segundo batzuk lehenago eseri zen Urkullu, Gonzalezen aldamenean. Nafarroako Gobernuko ordezkaritzarik ez zen egon.

bideoa prestatzen
ELAk salatu du Hezkuntza Ituna sinatu dutenei Nafarroako Parlamentuak betoa jarri izana

2018-10-02
ELA sindikatuak salatu du Nafarroako Parlamentuan Hezkuntzako Itunaren harira haien parte hartzea ukatu egin dutela. ELAren aburuz, onartezina da Parlamentuak isilarazi nahi izatea hitzarmenarekin bat ez datozen sindikatuen ahotsa eta ituna sinatu ez dutenen proposamenak ezagutarazteko Parlamentuan agertzea eskatu dute.
bideoa prestatzen
Kataluniako diputatu kargugabetuek boto delegatua mantenduko dute

2018-10-02
Diputatu kargutabetuen eskubideak mantentzeko ebazpena onartu dute Kataluniako Parlamentean. Carles Puigdemont, Oriol Junqueras, Josep Rull, Jordi Turull, Raul Romeva eta Jordi Sanchezek botoa delegatzen jarrai dezakete, beraz.
bideoa prestatzen
Urriak 1: Urtebete beranduago, Katalunia eta Euskal Herrira begira, erronkak eta zailtasunak mahai gainean

2018-10-01
Urtebete igaro da Kataluniak independentziaren inguruko herri galdeketa egin zuenetik. Orduan bizitakoak, espainiako segurtasun indarrek erabilitako bortizkeria barne, gogoan izan ditugu Ekhiñe Atorrasagasti, Egoitz Askasibar eta Eider Uriberen parte hartzearekin. 2017ko urriaren 1ean gertutakoak, ondoren etorritakoak, errepresioa eta egungo egoera izan ditugu hizpide, Kataluniatik Euskal Herrira bidai eginez. Horrekin batera, Garako Iraia Oiarzabal, Deiako Imanol Fradua eta Berriako Enekoitz Esnaolaren parte hartzea izan dugu.