Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Aingeru Zudaireri begia galdu arazteaz akusatutako polizaren aurkako epaiketa hasi da

2019-01-31
Gaur hasi da Iruñeko auzitegian Aingeru Zudaireri begia galdu arazteaz akusatutako polizaren aurkako epaiketa. Fiskaltzak absoluzioa eskatu du. 3 aldiz artxibatu zuen Fermin Otamendi epaileak auzia baina Nafarroako Auzitegiak berrirekitzea erabaki zuen Aingeruren defentsak helegitea jarri ostean. Auzitegiaren kanpoaldean 50 pertsona inguru bildu dira elkartasuna adierazteko.
bideoa prestatzen
"Martin Villa epaitu" estatu mailako dinamika aurkeztu dute

2019-01-31
Gaur aurkeztu da Iruñean eta Gasteizen estatu mailako Martin Villa Epaiketa iniziatiba. Iruñeko prentsaurrekoan azaldu dutenez Martin Villaren agintepean polizia eta indar parapolizialek eragindako heriotzak salatu eta espainiako agintaria epaitua izateko hainbat ekimen abiatuko dira.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak Nekazaritzako Elikadura Kooperatiben lan ildoa aurkeztu du

2019-01-30
Asteazkenero bezala Nafarroako Gobernuak bilera izan du eta gaurkoan, Manu Ayerdik eta Maria Solanak agintariek adostutako akordioak aurkeztu dituzte. Bost izan dira aurkeztu dituzten gai nagusiak: nekazaritzako elikadura kooperatiben proiektua, Nafarroako Kanala, NavarraBiomed-en inbertsioa, Basozainen araudia eta maskoten legea.
bideoa prestatzen
Polizia eredu eta armen erabilera, eztabaidaren abiapuntua

2019-01-29
Nafarroa Gaur saio honetan Aingeru Zudairerekin egon gara polizia ereduaz eta armen erabileraz hitz egiten. Zudairek begia galdu zuen polizia batek botatako pilotakada baten ondorioz eta ostegunean hasiko da ustezko errudunaren aurkako epaiketa. Kirol arloan Jagoba Arrasate elkarrizketatu dugu, Osasunako entrenatzailea. Kultur arloan "Izotza apurtzen den ertza" lana aurkezten dugu
bideoa prestatzen
Legealdia bukatzeko 5 proposamen eramango ditu EH Bilduk Udalbatzara

2019-01-29
Azken lau urteetan egin dituzten proposamenetan sakondu eta berri batzuk eramango ditu EH Bilduk azken udalbatzara, Bozeramaile Aitziber Ibaibarriagak prentsaurrekoan azaldu duen bezala. Koalizioaren ustez udal igeriketa kurtsoetan ematen diren erabiltzaile-monitore ratioek arriskuan jartzen dute umeen segurtasuna, ume gehiegi baitaude monitore bakoitzeko. Beste proposamenetako bat da kalean bizi diren hiritarren zainketa hobetzea. Eragin taldeak udalean aurkeztu duen mozioa babestuko duela adierazi du Ibaibarriagak.
bideoa prestatzen
Beste istripu bat eragin du dispertsio politikak

2019-01-28
Urteko bigarren istripua eragin du sakabanaketa politikak. Etxeratek gaur jakitera eman duenez, Jesus Mari Etxeberria preso errenteriarraren anaiak eta lagun batek istripua izan zuten joan den ostiralean Sevillan, Euskal herritik 1.050 kilometrotara, Puerto III espetxera bidean zihoazela. Biak onik atera ziren. Bidaiarekin jarraitu eta, hurrengo egunean, presoa bisitatu ahal izan zuten.