Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Alderdiek kanpainaren balorazioa egin dute kanpainako azken egunean

2019-05-24
Kanpainako azken egunean iritsi da alderdietako kideek balorazioak egiteko unea. Joseba Asiron Iruñean aldaketak jarraitzeko aukera bakarr gisa aurkeztu du bere burua. Itziar Gomezek oinarrizkotzat jo du Geroa Bairen lana, hiriburuan aldaketak aurrera egin dezan eta Uxue Barkosek parte-hartzera deitu ditu Nafarroako herritarrak.
bideoa prestatzen
PSE-EEk herritarren beharren araberako politika egingo duela agindu du

2019-05-24
Auzo eta barruti guztientzako proposamenak dituztela adierazi du Alfosno Gil, Bilboko alkategaiak. Guztira 206 proposamen. Azaldu du ez dela subiranotasunaren inguruko eztabaidetan sartuko eta Alderdi Sozialistari bozka ematea estabilitateari bozka ematea dela esan du.Esan du Podemosi bozka ematea Eh Bildu bozkatzea dela.
bideoa prestatzen
Isilik hartu du Ugaok Albert Rivera

2019-05-23
Albert Rivera Ciudadanoséko burua Euskal Herrira etorri da beste behin, Errenterian eta Altsasun egindako agerraldi polemikoen ostean, Ugaon egin du ekitaldia gaur goizean, Josu Urrutikoetxea ETAkide atxilotu berriaren herrian. Herritarrek erabateko isiltasunaz hartu dute politikaria, herriko plazan 200 bat pertsona bildu dira “Ez zarete ongi etorriak” zioen pankartaren atzean eta alderdi laranjaren kide eta jarraitzaileak aurretik pasatzean bizkarra emanda hartu dituzte.
bideoa prestatzen
Hauteskundeak: Nafarroako Parlamenturako hautagaien eztabaida

2019-05-23
Maiatzaren 26ko hauteskundeak direla eta, Nafarroako Parlamenturako hautagaiekin eztabaida izan dugu Hamaika Telebistan. Bertan izan dira Koldo Martinez (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Laura Jimenez (Izquierda-Ezkerra). Iosu Ganuzak gidatu du eztabaida.
bideoa prestatzen
Arabako Foru Aldundiak babesa adierazi die NBEra joko duten Martxoaren 3ko biktimei

2019-05-22
Izan ere, Arabako erakundeek auzitegietan aurkeztutako kereilek aurrera egiterik izan ez dutenez, auzia Nazio batuen Erakundeko Giza Eskubideeen Batzordera eramateko asmoa erakutsi du Martxoak 3 elkarteak.
bideoa prestatzen
EH Bilduko ordezkariek "matxinatzen jarraitzeko" aldarria egin dute

2019-05-22
XVII. mendean bilbotarrak Espainiako erregea zen Felipe IV.aren kontra "Gatzaren Matxinadan" altxatu ziren bezala, oraingo hauteskundeetan ere altxatzera dei egin dute EH Bilduko Iker Casanova eta Bilborako hautagai den Jone Goirizelaiak. Matxinda huran, zergen igoera izan zeniraultzaren pizkundea; gaurkoan EAJren hiri eredua eta politikak iraultza egitera dei egin beharko zuten. Ebentoen Bilbo, prekarietatea, Kataluniarekiko neutraltasuna egotzi diote EAJri. EH Bildutik adierazi dutenez, badakite alderdi jeltzalea garaile aterako dela hauteskundeetan, baina geroz eta indar gutxiagorekin eta aldaketa hurbil dagoela somatuz.