Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
'Kapitalari planto!' plataforma aurkeztu dute Bilbon

2019-05-22
Kapitalismoaren erasoari erantzun soziala emateko, Euskal Herriak Kapitalari planto plataforma aurkeztu dute Bilbon. Salaketa, mobilizazio eta desobedientzia zibil baketsuaren bidez, enpresa transnazionalei merkataraitza akordioen bitartez jartzen zaien alfonbra gorria salatuko dutela adierazi dute.
bideoa prestatzen
Udal hauteskundeetarako debatea: Iruñea

2019-05-22
Maiatzaren 26ko hauteskundeak direla eta, Iruñeko Udalerako hautagaiekin eztabaida izan dugu Hamaika Telebistan. Bertan izan dira Aitor Balbas (Aranzadi), Antse Fernandez (Geroa bai), Joxe Abaurrea (EH Bildu) eta Edurne Eguino (Izquierda-Ezkerra). Iosu Ganuzak gidatu du eztabaida.
bideoa prestatzen
Espetxeratutako buruzagi katalanek karguak hartu dituzte Kongresuan eta Senatuan

2019-05-21
Apirilaren 28ko hauteskundeen ostean espainiar Estatuko hamahirugarren legealdiari ekin diote hautetsiek Kongresuan zein Senatuan. Jardunaldiko protagonista nagusiak Kataluniako buruzagi independistak izan dira. Oriol Junqueras, Jordi Sanchez, Jordi Turull eta Josep Rull diputatuak Soto del Real espetxetik irtetzeko baimena lortu dute horretarako. Independentistek kargua hartzean zalaparta sortu dute hainbat diputatuk, izan ere, “legeak behartuta” eta “preso politiko gisa” hartzen dutela adierazi dute.
bideoa prestatzen
Elkarrekin Podemosek bizilagunen eta langileen Donostia defendatuko duela adierazi du

2019-05-21
Aitzole Araneta Donostiako Elkarrekin Podemoseko alkategaiak Antiguo auzoan egindako hauteskunde kanpainako ekitaldian nabarmendu dute hiria aurrera ateratzeko proposamena egin dutela. Herritarrak zaintzen dituen Donostia eraikiko dutela nabarmendu du Aranetak eta agindu du udal gobernuaren aurrekontuak igoko dituztela etxebizitzaren, berdintasunaren eta gizarte zerbitzuen alorretan inbertitzeko. Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia den Lander Martinezek azaldu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak alderdi sozialista hipotekatu duela Eusko Alderdi jeltzalearekin aliatuz. Horrek, dezepzionatu egin duela azpimarratu du Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak. Elkarrekin Podemosek bizilagunen eta langileen Donostia defendatuko duela adierazi du.
bideoa prestatzen
Udal hauteskundeetarako debatea: Bilbo

2019-05-20
Maiatzaren 26ko hauteskundeak direla eta, Hamaika Telebistak debate ezberdinak antolatu ditu. Honatx, Bilboko udaletxera begira egindakoa, EAJko Asier Abaunza, EH Bilduko Jone Goirizelaia, PSE-EEko Nora Abete eta Elkarrekin Podemos-eko Ana Viñals-en parte hartzearekin. Beñat Zarrabeitia lankidea gidaritza lanetan aritu da.
bideoa prestatzen
Industria arloan legegintzaldian egindakoa errepasatu du gaur Eneko Goiak

2019-05-20
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako garapen ekonomikorako sailburuarekin batera egin ditu adierazpen horiek Donostiako Oribay enpresara egindako bisitan. Industria aurreratuaren aldeko apustua egiteko asmoa azaldu du Goiak. Bere esanetan, horixe izango da datorren legegintzaldian bultzatuko duten proposamen nagusietako bat. Gipuzkoako hiriburuak horretarako osagaiak biltzen dituela adierazi du EAJren hautagaiak. Zentzu horretan, herritarren %30ak goi mailako ikasketal dituela nabarmendu du Goiak. Ehuneko hori %60rainokoa da 30 urtez azpikoen artean.