Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Esatea Libre | Gorka Urtaran, Euskal Soziometroa eta Sanchezen inbestidura protagonista

2016-02-17

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan dugu gurean, nabarmendu du eraso sexisten aurrean "zorrotzago" aritu beharra dagoela. Horrez gain, mahai inguruan, Euskal Soziometroaren azken emaitzei buruz aritu gara aste honetan hizketan, baita Sanchezen inbestidura saioan gerta litekeenaz ere. Horretarako, gurekin izan ditugu Asier Blas (politologoa), Joseba Sobrino (EAJ), Xabi Jimenez (Ezker Anitza) eta Lander Martinez (Ahal Dugu).

bideoaren irudia
(Esatea Libre) Gorka Urtaran Gasteizko alkateari elkarrizketa

2016-02-17

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea elkarrizketatu dugu Esatea Libre saioan. Askotariko gaiez aritu gara berarekin.

Osorik ikusteko, sartu hemen: http://www.hamaika.eus/tb/bideo/80355

bideoaren irudia
Garikoitz Otaño: "Brigadetan ikusten da herri ezberdinek ezinegon berak dituztela"

2016-02-10

2016ko Brigadak aurkeztu ditu Askapenak. Horietan egiten duten lana zein den azaldu digute, baita jaso dituzten bizipenak zeintzuk diren ere.

bideoaren irudia
Unai Urruzuno: "Estatuak ez du nazioentzako eskaintza erakargarririk, ezta EAJrentzat ere"

2016-02-04

Gurean Gaur saioan, Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu. Autogobernuaren lantaldearen bigarren bilera egin dute aste honetan. Alderdi bakoitza bere proposamena jarri du mahai gainean. EH BIlduk estatu propioaren aldeko proposamena egin du, aldebakarrez gauzatzeko. Agintaldia bukatu baino lehen dokumentu bateratua adostea ia ezinezkoa ikusten dute koalizioako kideek baina aitortu digunez, oinarrizko printzipioetan EAJrekin ados jartzeko aukerak ikusten dituzte.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Tortura, Askapena, Indar Gorri eta Espainiako Gobernuaren eraketaz

2016-02-03

Iker Moreno eta Jon Patxi Arratibelek inkomunikazio aldian bizitakoa kontatu digute aste honetan. Horrez gain, mahai inguruan Askapenakoen absoluzioaz, Indar Gorrikoen atxiloketaz, Arraizen inputazioaz eta Espainiako Gobernua osatzeko saiakeraz hitz egin dugu. Horretarako, gurekin izan ditugu Koldo Bilbao (EAJko kidea), Xabi Jimenez (Ezker Anitzako kidea), Gotzon Hermosilla (Berriako kazetaria) eta Neskutz Rodriguez (Ahal Duguko kidea).

bideoaren irudia
Jon Patxi Arratibelen tortura testigantza

2016-02-03

Aztnugal hitza idatzi zuen Jon Patxi Arratibelek inkomunikatuta zegoenean eginiko deklarazioan. Hitz hori nola otu zitzaion? Zer bizi izan zuen egun horietan?

Osorik ikusteko: http://www.hamaika.eus/tb/bideo/10004001