Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Krisi egoera gainditzeko gobernu aldaketak egin ditu Macronek

2018-10-16

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak aldaketak egin ditu gobernuan eta Christophe Castaner jarri du Barne Ministerioaren buru, orain arte gobernuko bozeramailea izan dena eta Macronen erabateko konfiantza duena. Horrekin batera jakinarazi du Eliseoak Macroni etapa berrian lagunduko dioten ministroen zerrenda, azken asteetako gorabeheren ondoren.

Nicolas Hulot Ingurumen ministroaren eta Gerard Collomb Barne ministroaren dimisioen ondoren, Barne Ministerioan, Kulturan eta Laborantzan egindako aldaketekin krisi egoerari aurre egitea espero du Macronek. Castanerrek ondoan izango du Laurent Nuñez estatu idazkaria. Jacqueline Gourault lurraldeen ministroa izango da, eta ondoan izango ditu Sébastien Lecornu et Julien Denormandie; Kultura ministerioan, Franck Riester ezarri dute, hark azken hilabeteetan polemikek zipriztindu duten Françoise Nyssen ordezkatuko du. Laborantza ministerioa Didier Guillaumek hartuko du, senatari sozialisten buru ohiak. Azkenik, Marc Fesneau arduratuko da gobernua eta parlamentuaren arteko harremanez, Edouard Philippe lehen ministroaren ondoan.

Azken hilabeteetan gorabehera handiak izan ditu Frantziako Gobernuak, eta Benalla aferaren ondoriozko Macron ahulduaren irudia erakutsi dute. Azken asteetan, ezkerreko zein eskuineko politikari bat baino gehiagok jakinarazi du publikoki Frantziako Gobernuan sartzeari uko egin izan diola. Hain justu, deigarria izan da gobernu aldaketa jakinarazteko modua ere: lehen ministroaren ala gobernuko bozeramailearen ohiko adierazpenen ordez, agiri bidez jakinarazi baitituzte ministro berriak.

bideoa prestatzen
Espainiako batasunaren aldeko manifestazioa Bartzelonan, Hispanitatearen egunean

2018-10-12
65.000 lagun inguruk aldarrikatu dute Espainiaren Batasuna urriaren 12an Bartzelonan egindako manifestazioan. Horrez gain, espetxean dauden ordezkari independentista katalanen zigorrak luzatzeko ere eskatu duteUnes 65.000 persones es manifesten per la unitat d'Espanya a Barcelona i els organitzadors demanen llargues condemnes per als presos eta eskuin muturreko taldeek esteladak erre dituzte.
bideoa prestatzen
'De Miguel auziko' akusatuetako batzuk soilik daude delituak onartu eta fiskaltzarekin akordioa egiteko prest

2018-10-15

Fiskaltzaren eta akusatu nagusien arteko akordiorik gabe berrabiatu da Arabako Probintzia Auzitegian De Miguel auziko epaiketa. Joan den urriaren 1ean, auzi saioak hamabost egunez etetea erabaki zuen epaimahaiak, Arabako fiskalburuak eskatuta, Fiskaltzak eta defentsak zigorraren inguruko akordioa lortzeko lanean jarraitzeko.

Ba goizean, auzi saioa hasi aurretik, Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak iragarri du "tamalez" ez dutela akordiorik lortu Fiskaltzaren eta akusatu nagusien artean, nahiz eta zenbait akusatuekin akordioa erdietsi duen.

Akordio horren arabera, zenbait akusatuk onartu egingo dute fiskaltzaren tesi nagusia, hau da, legez kanpoko komisioak kobratzeko sare bat egon zela eta haiek sare horren kide izan zirela. Izagirrek ez ditu eman akordio horri buruzko xehetasun gehiago, ezta akordioa norekin lortu duen ere. Baina jakina da Alfredo de Miguel akordiotik kanpo geratu dela.

bideoa prestatzen
Alokairu sozialeko etxebizitzak sustatuko ditu Nafarroako Gobernuak

2018-10-15
100dik gora alokairuzko etxebizitza sustatuko ditu Nafarroako Gobernuak landa eremuan, Iruñerria kanpoko eskaintza handitzeko. Horrela, exekutiboak bere apustua berretsi nahi du alokairu sozialeko etxebizitza kopurua handitzeko bai eta eraikinen eraberritze lanak sustatzeko ere.
bideoa prestatzen
700 egun daramatzate preso Altsasuko gazteek

2018-10-15
Bi urte bete dira Altsasuko auziari hasiera eman zion liskarra gertatu zenetik. 700 egun daramatzate preso Adur Ramírez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek; eta 128 egun, Aratz Urrizola, Iñaki Abad, Jon Ander Cob eta Julen Etxeberriak. Egoera salatzeko ekitaldi berezia egin zuten atzokoan Altsasun eta gazteak aske uzteko eskatu zuten beste behin.
bideoa prestatzen
Ez dago lege oinarririk euskal preso politikoen %95 lehenengo graduan mantentzeko.

2018-10-11
Euskal preso politikoen % 95 inguru oraindik 1go graduan sailkaturik eta horietatik 27 bakartze moduluetan modu iraunkorrean dauzkatela gogorazi du Etxerat elkarteak. Uztailatik , gradu aldaketa lortzeko preso politikoen egindako eskaerei, espetxe zaintzako epaitegiak 47 ezezko ebazpen egin ditu, eta 2 kasuetan soilik bigarren graduaren igarotzea onartu. Irailetik 70 eskaera erantzunaren zain daudela azpimarratu du Etxeratek.