Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
'Txiki' eta Otaegi omendu dituzte Zarautzen

2018-09-27

43 urte bete dira, FRAPeko hiru kiderekin batera, Juan Paredes Manot 'Txiki' eta Anjel Otaegi ETA erakundeko kideak fusilatu zituztenetik. Zarauztarra zen Txikieta Azpeitiko Nuarbe auzokoa Otaegi, eta bi herrietan ekitaldiak antolatu dituzte haiek omentzeko, Gudari Egunaren harira. Horrez gain, Ahaztuak elkarteak iruñean ere antolatu du ekitaldi bat, baina Espainiako Gobernuak debekatu egin du.

Francisco Franco diktadorea ohean hil aurreko egunetan, 1975eko irailaren 27an, erregimenaren fusilamendu batailoiek hil zituzten ETAko bi kideak eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz. Otaegi Burgosko kartzelan hil zuten, lekukorik gabe. Txiki, Sardanyolan, Collserolako hilerrian gora igota.

Eguerdian izan da gertaera haiek salazeko eta Txiki oroitzeko ekitaldia Zarauzko hilerrian, eta, 19:00etan, Nuarbeko hilerrian, lore eskaintza, Otaegiren omenez. Zarauzko ekitaldian parte hartu du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak, eta gatazkaren kontaketa anitza aldarrikatu du.

Horrez gain, salatu du frankismo garaiko krimenak zigorgabe uztea bermatu zuela Espainiako legediak 1977an, eta gauza bera gertatzeko arriskua dagoela azken 40 urteotako estatu krimenekin ere. Euskal Herrian bake osoa bermatzeko, berriz, hiru baldintza ezinbestekoak direla zehaztu du Rodriguezek.

Gudari Egunaren testuinguruan, astebururako ere antolatu dituzte hainbat ekitaldi. Igandean, mendi martxa egingo dute Azpeititik Nuarbera, eta, eguerdian, omenaldia egingo diete bertan Otaegiri eta Pasaiako segadan hildako Dionisio Aizpuru 'Kurro'-ri eta Pedro Mari Isart 'Pelitxo'-ri.

Nafarroan, ordea, debekatu egin dituzte Ahaztuak elkarteak antolatutako ekitaldiak, “terrorismoa goratzea" dela ebatzita. Zehazki, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Jesus Arastik debekatu du arratsaldean Iruñean egitekoa zuten ekitaldia. Plataformak salatu du faxismoaren aurka borrokatu zutenak omentzea zela haren helburua, eta ez besterik.

bideoa prestatzen
“Prest” lemapean ospatuko du EAJ-k aurtengo Alderdi Eguna igande honetan Forondan

2018-09-26
Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarren hitzartzeak izango dira eta milaka alderdikideren presentzia espero da. Jeltzaleen erronka “euskal hiritargoaren zerbitzura jarraitzea” dela azaldu du Mireia Zaratek, EBBko idazkariak. Bestalde, estatus berriaren auzian EH Bildurekin lortutako akordioarekin “aurrera jarraituko dutela” azpimarratu dute baina “indar gehiagoren babesa” bilakatuko dutela nabarmenduz.
bideoa prestatzen
Pentsio sistema publikoaz solasaldia Janire Landaluze eta Jon Bernat Zubirirekin eta Idoia Trenorrekin, Euskaraldiaz

2018-09-26
Janire Landaluze ELAko sindikalistak eta Jon Bernat Zubiri ekonomialari eta EHUko irakasleak pentsio sistema publikoa nola egin litekeen bideragarri aztertu dute; bestalde, Idoia Trenor Bagera elkarteko kidea elkarrizketatu dugu, ondo ezagutzen baititu Euskaraldia eta honen aurrekariak.
bideoa prestatzen
Nerea Martinez: "Martxoaren 3ko kasuan, egiaren aitortza eta zigorgabetasunaren amaiera nahi dugu"

2018-09-26
1976ko martxoaren 3an espainiako poliziak Gasteizen eragindako sarraskia Arabako herritarren oroimen kolektiboan iltzatuta geratu den zauria da. 42 urte beranduago, justiziaren aldeko aldarriak bizirik jarraitzen du. Martxoak 3 Elkarteak, egia eta biktimentzako aitortza eskatzeaz gain, sarraskiaren arduradunen zigorgabetasuna salatzen du. Horretarako, Argentinan, Servini epailearen bitartez, bide judizialari ekin dio eta Bruselan europarlamentariekin biltzeko aukera izan du. Gasteiztarren oroimen kolektiboa markatu duen gertaeraren inguruan hitz egiteko, Nerea Martinez-ekin egon gara, 1976ko martxoaren 3an hildako Pedro Martinez Ocio-ren ilobarekin.
bideoa prestatzen
Kataluniako Konstituzioa zehazteko gizarte foroa urriaren 15erako osatu nahi du Quim Torrak

2018-09-26
Osoko bilkurarako astebeteren faltan, Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak aurkeztu du legealdiko plana. Kataluniako konstituzioaren oinarriak zehaztea eta legealdia agortzea aurreikusi du Torrak. Horrez gain, Junts Per Catalunyak eta ERCk parlamentuan gehiengoari eusteko akordioa egin dute aste honetan.
bideoa prestatzen
Piztu Bilbo, MTV ekimenak "11 Botxo eguna" ospatuko du urriaren 13an

2018-09-24
Piztu Bilbo, MTV Itzali ekimenak "11 Botxo Eguna" iniziatiba aurkeztu du. Bertan, udalak eta instituzioek bultzatzen ari direnaren aurrean bestelako alternatiba bat dagoela erakurtsi nahi dute eta Uribitarte zein Abandoibarrako kaietan hainbat jarduera antolatu dituzte.