Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Sanfermines 78 Gogoan elkartearen ‘Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad’ erakusketa inauguratu dute

2019-04-02
Sanfermines 78 Gogoan elkartearen ‘Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad’ erakusketa inauguratu dute Nafarroako Parlamentuan. Bilduma honek 41 urtez egindako salaketa publikoak laburbiltzen ditu.
bideoa prestatzen
Gipuzkoarako kultur proposamenak aurkeztu ditu PSEk

2019-04-02
Foru hauteskundeetarako kultur programa aurkeztu du Denis Itxaso PSE-ren Gipuzkoako zerrendaburuak. Aurreko legegintzaldian egindako lana balorean jarri, eta horri jarraipen bat emateko nahia adierazi du Itxasok. Hor aipatu ditu Koldo Mitxelena Kultu-unearen eraberritzea edo Elias Kerejeta Zine Eskolaren inguruan sortutako programa. Legealdi berriari begira jarrita, hiru proposamen jarri ditu mahai gainean PSEren Gipuzkoako hautagaiak.
bideoa prestatzen
Koldo Martinezek CAN ikerketa batzordearen ondorioak azaldu ditu

2019-04-02
Koldo Martinezek, CAN auziaren inguruan Nafarroako Kutxako batzordeko zortzi kide ohiek Diario de Navarra kazetan argitaratutako idatzia erantzuteko agerraldia egin du. Martinezek kutxa publikoko agintari izandakoei gezurra eta ikerketa batzordearen ondorioen txostena irakurri ez izana leporatu die.
bideoa prestatzen
EAJk "herritarren ongizatea" defendatuko duela adierazi du

2019-04-02
EAJk Kongresuko eta Senatuko legegintzaldiaren balantzea egin du Donostian. Joseba Agirretxeak nabarmendu du bi helburu nagusi dituztela. Alde batetik, orain arte lortutakoa mantentzea (autogobernua, erakundeak). Bestetik, dagokigunaren aldarrikapena herri bezala ditugun beharrak eskatzea eta erakundeen aldetik hartutako erabakiak hartzea.
bideoa prestatzen
Ziklo berriari ekin dio Gure Esku Dagok eta "erreferenduma lege bihurtzeko herri ekimena" abiaraziko du

2019-04-01
Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Gure Esku Dagok ziklo berri bati ekin dio. Batetik, Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek bozeramailetzaren lekukoa Amalur Alvarez eta Josu Etxabururi eman diotelako eta, bestetik, "erreferenduma lege bilakatu" nahi dutela ohartarazi dutelako. Bide horretarako, herri ekimena bultzatuko dute, estatus politiko berriaren eztabaidan agente aktibo bilakatzeko.
bideoa prestatzen
Erreferenduma lege bilakatu nahi du Gure Esku Dagok

2019-04-01
Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Gure Esku Dagok Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaile berriak aurkeztearekin batera, "herri ekimenaren bitartez erreferenduma lege" bilakatu nahi dutela adierazi zuten. Amaia Arenal eta Arantza Urkaregirekin batera, aktualitate politiko eta soziala aztertu ditugu.