Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Uxue Barkosek maiatzaren 26ko hauteskundeetako deialdia sinatu du

2019-04-01
Gaur sinatu du Uxue Barkosek Nafarroako Gobernuko presidenteak parlamentuko hauteskundeen deialdia barnebiltzen duen Foru Dekretua. maiatzaren 26ean izanen dira, Udal eta Europako hauteskundeekin batera. Eraberritutako parlamentua ekainaren 19an eratuko da.
bideoa prestatzen
Bilboko EH Bilduk "hiritarren eskariak" aintzat hartzen dituen zerrenda osatu du Udalerako

2019-04-01
Esan dute nagusiak gogoan izanda bihotz gazte batetik sortu nahi izan dutela zerrenda. Azaldu dute garrantzitsua ez dela nork gobernatzen duen edo nork daukan agintea. Azpimarratu dute helburua dela herritarrekin elkarrizketa bultzatzea, politikariak eta herritar oro maila berean daudelarik. Azaldu dute Bilborentzako ez dela ideia loriatsuak izateko garaia baizik zintzoak izateko eta herritarren defentsan aritzeko garaia dela. Gidalerro hauen baitan sortu dute Udalerako zerrenda. Adierazi dute Bilboko identitatea mantendu nahi dutela eta herritarren oinarrizko eskubideak mantendu.
bideoa prestatzen
Asironek, Belokik eta Abaurreak errepikatuko dute EH Bilduren Iruñeko hautagaitzan

2019-03-28
Euskal Herria Bildu buru-belarri dabil Udal eta Foru hauteskundeetako hautagai zerrendak aurkezten. Atzokoan Iruñerrian hainbat hautagaitza aurkeztu ziren, haien artean hiriburuko zerrenda.
bideoa prestatzen
Bel Pozueta: "Lantalde sendo baten babesa dut eta argi hitz egingo dut Madrilen"

2019-03-29
Bel Pozueta izango da EH Bilduko Nafarroako zerrendaburua estatuko Kongresurako apirileko hauteskundeetan. Bere eguneroko bizitza uztartzen du, eskolaz-eskola heziketa programa bateko hizlari gisa, hauteskundeetako kanpainako kontuekin. Orain arte ere, Altsasu Gurasoak plataformako bozeramaile izan da eta argi dauka ama den aldetik, taldeko bileretan parte hartzen jarraituko duela, beti ere hau politikoki baldintzatu gabe ere.
bideoa prestatzen
Maria Solana: "Nafarroako aniztasuna islatzen du aurkeztutako zerrenda kopuruak"

2019-03-27
Maria Solana Hezkuntza Kontseilari eta Nafarroako Gobernuko eledunak Estatuko hauteskundeetara aurkeztutako zerrenden aniztasuna baloratu du. Gaur jakin izan denez Kongresurako 10 hautagaitza aurkeztu dituzte alderdi eta koalizioek eta Senaturako aldiz, 7.