Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Kongresuko euskal talde bakarra eurena izango dela adierazi du EAJk

2019-04-26
EAJk hauteskunde kanpainaren azken egunean hauteskunde ekitaldia egin du Gipuzkoa Buru Batzarraren egoitzan. Joseba Agirretxeak eta Joseba Egibarrek azaldu dute euskal talde sendo bat behar dela Madrilen eta beraien helburua herri proiektua defendatzea dela. Egibarrek azpimarratu du EAJren helburua dela gaur egungo egoerari aurre egin eta herri eta gizarte gisa aurrera egitea. Horretarako ezinbestekotzat jo dute Madrilgo kongresuan ordezkaritza sendoa izatea.
bideoa prestatzen
Kongresuko euskal talde bakarra eurena izango dela adierazi du EAJk

2019-04-26
EAJak hauteskunde kanpainaren azken egunean prentsaurrekoa eskaini du Gipuzkoako Buru-batzarrean. Joseba Agirretxeak eta Joseba Egibarrek azaldu dute euskal talde sendo bat behar dela Madrilen eta beraien helburua herri proiektua defendatzea dela. Estatutuari erreparatuz Egibarrek azpimarratu du EAJren helburua dela gaur egungo egoerari aurre egin eta herri eta gizarte gisa aurrera egitea. Horretarako ezinbestekotzat jo dute Madrilgo kongresuan ordezkaritza sendoa izatea.
bideoa prestatzen
Maria Luisa PSE: "Azken urteotako krisialditik oso indartuta atera da gure alderdia"

2019-04-25
Hauteskundeen atarian, Maria Luisa Garcia Gurrutxagarekin hitz egin dugu Hamaika Telebistan. Langabezia datuez, PSOEk azken urteotan pairatu duen krisiaz, Ciudadanosekin gobernu akordio abt ixteko aukeraz, autogobernuaz, eta alderdiak Kataluniako aferan izan duen jarreraz hitz egin dugu berarekin.
bideoa prestatzen
Eskoziako Lehen Ministroak agindu du bi urte barru egingo dela bigarren kontsulta independentista

2019-04-25
Nicola Sturgeonek bi urteko epea jarri du erreferendumerako. Epe hori da hain zuzen Holyroodeko Parlamentuan legealdia bukatzeko falta zaiona. Agerraldian adierazi duenez Brexitak agerian utzi du Erresuma Batuko parlamentuaren krisi demokratiko sakona. Haren ustez ez du Eskoziaren interesen alde egiten eta ondorioz, esan du, independentzia auzia inoiz baino indartsuago dagoela. Gaineratu du presa ez dela lagun auzian, informazio faltaz beteriko bozkak egongo liratezkeelako. Horregatik azaldu du, nahiago duela Brexitak zer bide egiten duen ikustea eta hautestontzietara deia pausatua izatea. Horretarako Eskoziako gobernuak erreferenduma eskatu ahal izateko legislazio berria jarriko du martxan urtea bukatu aurretik. Erresuma Batuak horretarako boterea emateari itxaron gabe.
bideoa prestatzen
Madrilen "pentsiodunen ahotsa" izango dela adierazi du EH Bilduk

2019-04-25
Gaur egin duten prentsaurrekoan Oskar Matutek adierazi du kolektibo honen eskakizunak bidezkoak eta beharrezkoak direla bizi baldintza duinak bermatzeko. Eh Bilduko Bizkaiko Kongresurako hautagaiak esan du pentsioak eskubide bat direla eta inoiz ez pribilegio bat. Pentsiodunei duintasuna bueltatzeko garaia dela adierazi du, pentsio minimoak segurtatuz, sostengarritasun faktorea indargabetuz eta Gizarte Segurantza gestionatuz. Banku desberdinen aurrean eman du alderdiak prentsaurrekoa, hauek pentsioetan duten erantzukizuna azpimarratzeko. Izan ere, bankuak erreskatatzeko erabili ziren 4 euroetatik 1 erabili zen pentsioetarako.
bideoa prestatzen
Joseba Agirretxea: “EAJren esku baldin badago eskuineko hirukotea ez da gobernatzen arituko”

2019-04-24
Joseba Agirretxea EAJren Kongresurako hautagaiarekin hitz egin dugu gaurko albistegian. EAJk kongresuan akordioetara iristeko duen malgutasunaz, VOX alderdiari buruz, Kataluniako autodeterminazio prozesuaz, transferitzeke dauden eskumenez eta autonomia estatutu berriari buruz hitz egin dugu besteak beste.