Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Aurrekontuei osoko emendakinik ez, baina pentsioetarako diru gehiago eskatu du EH Bilduk

2018-11-28

EH Bilduk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Eusko Jaurlaritzaren 2019ko aurrekontu proiektuari, baina pentsioetarako diru gehiago eskatu du koalizioak. Maddalen Iriarte EH Bilduko legbiltzarkideak adierazi duenez, denbora eta beste aukera bat eskainiko dizkiote Jaurlaritzari, aurrekontu proiektuari buelta bat eman diezaion.

Eusko Legebiltzarrean abenduaren 11n egingo dute aurrekontuen inguruko bozketa eta ostiral honetan amaitzen da osoko zuzenketak aurkezteko epea. Osoko emendakinik aurkeztuko ez badu ere, negoziazioan jokoan dauden pentsioen eta kalitatezko enpleguaren eskaerei ez die uko egingo EH Bilduk.

Honenbestez, asteartean Pedro Azpiazu Ogasun Sailburuak esan moduan, ez da EH Bilduren osoko zuzenketarik izango ostiraelean, eta negoziatzen segituko dute Jaurlaritzak eta koalizioak. Haren hitzetan, denek dutelako negoziazio prozesua ongi bukatzeko interesa. Eta bide beretik jo du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ere asteazken honetan. Bi aldeen arteko elkarrizketa bidea irekita dagoela eta aurrekontuak onartzeko esperantza badutela zehaztu du Erkorekak.

Iriartek eta Nerea Kortajarenak, ordea, argi utzi dute izandako elkarrizketetan Azpiazurengandik jaso dituzten proposamenak oso urruti daudela pentsiodunen beharrak asetzetik. Zehaztu dute enpleguaren arloan malgutasun handiagoa egon daitekeela, baina gainerakoan pentsiodunei bizkarra ematen jarraitzen dutela jeltzaleek. Azkenik, EH Bilduk nabarmendu du Jaurlaritzari dagokiola haren ekonomia eta gizarte politiketan aldaketak egitea, aurrekontuek aurrera egitea nahi badu.

bideoa prestatzen
Trafiko eskumenak berreskuratzearekin batera, Polizien Legea onartu du Nafarroako Parlamentuak

2018-11-28
Ia legealdi osoa beharrezkoa izan da Nafarroan Polizien Legea onartzeko, baina azkenean, eta bigarrenean izanda ere, pasa den azaroaren 15ean onartu zuen legea Nafarroako Parlamentuak. Eh Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta UPNk eman zuten aldeko bozka.Horrekin batera, Nafarroak orain dela gutxi berreskuratu ditu trafiko eskumenak. Lorpen historikoa izan da, Nafarroak aspalditik egindako aldarrikapena zelako.
bideoa prestatzen
Lau euskal preso gertuagoko espetxeetara mugitu ditu Madrilek, Euskal Herriratu gabe

2018-11-27
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak astelehen honetan onartu du Gorka Fraile, Mikel Orbegozo, Xabier Tximeno eta Igor Gonzalez kartzelaz mugitzea. Lehen gradutik bigarrengora pasatzeko eskaera egina dute lau horiek, beste ia ehun euskal presok bezala, eta Barne Ministerioak uste du espetxe legediaren onarpena adierazi nahi duela urrats horrek.
bideoa prestatzen
Nafarroako aurrekontuei PPk eta UPNk egindako zuzenketak ez ditu onartu laukoak

2018-11-23
Nafarroako Gobernuko lau alderdiek atzera bota dituzte PPk eta UPNk 2019ko kontuen proposamenari egindako osoko zuzenketa. EH Bilduko Bakartxo Ruizen arabera, aurrera doa aldaketa eta, ildo beretik, Orain Baiko Carlos Cousok adierazi du hobekuntza ukaezina dela. Hilabete inguru dute zatikako zuzenketa bidez aldaketak egiteko, eta abendu bukaeran kontuak onartzeko.
bideoa prestatzen
Lemoan izango da Jarrairen 40. urtemugako Gazte Topagunea

2018-11-22

Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek antolatuta, Lemoan egingo dute 2019ko Gazte Topagunea, apirilaren 19tik 22ra. Hala argitu dute azken egunotan sarean sortutako misterioa, non egingo den gazte antolakundeen sorreraren 40. Urtemugako topagunea. ‘Porra’k eta apustuak egin dituzte azken egunotan sare sozialetan, taberna eta gaztetxeetan, tokia asmatzen ahaleginduta. ‘Askatasun bulkadak independentziara!’ lelopean, Arratiako herria «aldarri, borroka, kolore, bizipoz eta doinuz» bete nahi dute.

Jarrairen sorreratik 40 urtera izango da, beraz, Lemoako topagunea eta 2019ko udaberriko data borobila baliatuko dute Aitzinak eta Ernaik egun ezker abertzaleko gazte mugimenduan ari direnak, aurrez aritutakoak eta etorkizunean arituko direnak batzeko, irailean Leitzan adierazi zutenez.

Lemoako topaguneaz hedabideetara igorritako oharrean, herriarenganako konpromisoz, eskuzabaltasunez eta maitasunez Euskal Errepublikaren zimenduak eraikitzen ari direla nabarmendu dute eta «bulkada berrien garaia» dela iruditzen zaie, gazteen garaia, alegia.

Apirileko zita «inoizko bereziena eta ahaztezina» izateko ahalegina egingo dute. Eskaintza anitza eta zabala izango dela ziurtatu dute: hitzaldiak, mahai inguruak, mintegiak, formazio tailerrak eta abarrak antolatuko dituzte. Baita Euskal Herriko eta nazioarteko musika taldeek osatutako «festibal erraldoia» ere. Berezitasun gisa, berriz, Gazte Sortzaileen Plaza atontzeko asmoa iragarri dute. Euskal Herriaren kultur eraikuntza irudikatuko dute musika, bertsolaritza, literatura, marrazkigintza eta beste hainbat diziplinatan lanean ari diren gazte sortzaileen eskutik. Hori guztia eraikitzeko, noski, ezinbestekoa izango da auzolana eta, lehen aldiz, auzolan egun bateratuak egingo dituzte Lemoan.

bideoa prestatzen
Euskaraldia eta euskararen erabilera areagotzeko erronkak hizpide Estibaliz Alkorta, Garbiñe Petriarti eta Iñaki Lasarekin

2018-11-22
Hizkuntza ohiturak eraldatzeko ariketa kolektiboa izango da Euskaraldia. Joera horiek aldatzeko baina, baldintza sozial jakinak sortu eta politika publiko egokiak bideratu behar ditugu.