Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Sorpresarik ez kongresu eta senaturako zerrendaburu nagusien lehen eztabaidan

2019-04-23
Astelehen gauean egin zen kongresu eta senatuko hauteskundeei begira Madrilen egingo den ezohiko debate bikoitzaren lehen itzulia. Irati telebista Publiko Espainairrak lau hautagairen artean antolatutako lehen eztabaidak ez zuen sorpresa gehiegi utzi. Bigarren itzulia astearte gaueko 22:00etan egingo da A3Median, hautagai berberekin.
bideoa prestatzen
Estatu espainiarreko espetxe politika salatu du EH Bilduk

2019-04-23
EH Bilduk preso politikorik gabeko etorkizun bat aldarrikatu du. Gaur goizean, Juan Mari Olano eta Txusa Etxeandia kongresurako hautagaiek, Martuteneko kartzelara eraman dute hauteskunde kanpaina gobernu espainiarraren espetxe politika salatzeko. Espetxe politika hori “irregulartasun politiko, sozial eta juridiko”-tzat jo dute, eta horren eragina bereziki Euskal Herrian, Katalunian eta Galizian dauden preso politikoen familiek pairatu dutela salatu dute. ETAren ekintza armatuak amaitu zirela zortzi urte pasa ondoren, espainiar gobernuak eta alderdi politikoek mendekuan oinarritzen den politika bat mantentzen dutela adierazi du Olanok. EH Bilduk egoera honen aurrean indarrak batu behar direla planteatzen du. Horregatik, ezkerreko independentisten alianza sortuta, Madrileko korteetan presoak etxera ekartzeko lanean eraginkortasunez jardutea dute helburu.
bideoa prestatzen
Eusko Alderdi Jeltzaleak emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko "konpromisoa" berretsi du

2019-04-23
Bilboko Arriaga Plazan egindako ekitaldian, Idoia Sagastizabal, Kongresurako Bizkaiko hautagaiak esan du neurri zehatzak aurkeztuko dituztela berdintasuna benetakoa izan dadin. Sagastizabalek adierazi du berdintasuna politika transbertsala izan beharko litzatekeela eta neurri zehatzak proposatzen dituztela. Estatuaren eskumenetan, eremu penalean, lan eremuan, pentsioetan eta baita botere politikoetan ere. Alderdiak lehentasunezkotzat jotzen du administrazio publikoan berdintasuna integratzea eta emakumeen ahalduntzea eremu guztietan, pertsonal, kolektibo, sozial zein politikoan.
bideoa prestatzen
Gazte Topagunea, belaunaldi ezberdinetako gazteak elkartu dira Lemoan

2019-04-18
Milaka lagun batu dira Lemoan aurtengo Gazte Topagunean parte hartzeko. Gazte mugimenduaren berrogeigarren urteurrenean, aurrera begirako erronkak plazaratu nahi dituzte, nostalgiarik gabe eta epika berriak landuz.
bideoa prestatzen
Polizi sindikatuen presentziak ika-mika eragin du Legebiltzarrean

2019-04-04
Sekulako iskanbila izan da ostegun goizean Eusko Legebiltzarrean, osoko bilkura poliziaren gehiegikerien biktimen legeari buruzko eztabaida egiten ari zen bitartean. Julen Arzuaga legebiltzarkidearen hitzartzean gertatu da. Guardia Zibilaren eta polizia espainiarren sindikatuen ordezkaritza bat legebiltzarrean zegoen. PP-k gonbidatuta sartu dira, hain justu euren gehiegikerien biktimen aldeko legea bozkatzen zen egunean.
bideoa prestatzen
Madrilgo Kongresuko Diputazio Iraunkorrak Sanchezen Gobernuko sei errege dekretuak onartu ditu

2019-04-03
Gaur bozkatu diren sei errege dekretuak onartu egin ditu Madrilgo Kongresuko Diputazio Iraunkarrak. EH Bilduk atzo eskaini zuen prentsaurrekoan azaldu zuen moduan, Sanchezen Gobernuaren sei errege dekretuak babestu egin dituzte soberanistek.