Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Espainiako alderdi ultraeskuindarrek uste baino jende gutxiago bildu zuten eta baliteke Sanchezek hauteskundeak aurreratzea

2019-02-11
45000 pertsona inguru bildu ziren PPk, Ciudadanos-ek eta Vox-ek Pedro Sanchez-en aurka Madrilen deitutako elkarretaratzean. Espainiako presidentearen erantzuna, hauteskundeak apirilaren 14ra aurreratzearen aukera mahai gainean jartzea. Dena, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa hastear dagoenean. Guzti honek Euskal Herrian izan dezakeen eragina aztertu dugu Begoña Errazti, Bea Ilardia eta Neskutz Rodriguezekin batera.
bideoa prestatzen
Herrigintza aro berri baterako oinarrietan sakontzeko ariketa antolatu du Plaza Hutsak

2019-02-11
Plaza Hutsa ekimenak herrigintza aro berri baterako oinarrietan sakontzeko ariketa antolatu du asteburuan Bizkaiko metropolian, hain zuzen, Bilbon eta Portugaleten. Ostiralean hezkuntza sistema izan zuten aztergai Bilbon eta larunbatean, Portugaleteko merkatuan, herrigintzaren arloan gogoeta egiteko plaza ireki zuten.
bideoa prestatzen
Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezek Orain Bai-Podemos taldeko kide izaten jarraituko dute

2019-02-11
Txosten juridiko batean oinarrituta Orain Baik Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez taldetik kanporatzeko eskaera atzera bota du Parlamentuko mahaiak. Horrela Ainhoa Aznarezek hemizikloko presidente izaten jarraituko du.
bideoa prestatzen
Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak 2014ko sabotajeekin erlazionatuta

2019-02-07
Gaur goizean atzeman ditu Ertzaintzak Galder Barbado gazte amurrioarra eta Aitor Zelaia Gasteiztarra. Poliziak 2014an eta 2015ean egindako bi sabotaje leporatu dizkie. Ustez, Entzutegi Nazionalera, Madrilera, eramango dituzte biak. Operazioa Entzutegi Nazionalak agindu du. Atxilotze aginduaren arabera, 2018an aurkitutako bidoi batekin erlazionatzen dira gazteak. Bertan esaten da, bidoian etxe-lehergaiak fabrikatzeko piroteknia materiala zegoela. Eta bi gazteak 2014 eta 2015ean izandako ekintza desberdinen erantzuletzat hartzen dira.
bideoa prestatzen
Gure Esku Dagok Kataluniako buruzagi independentistak babestu eta demokraziaren aldeko manifestazioa deitu du Donostian

2019-02-07
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren hasiera dela eta, Gure Esku Dagok mobilizazio ezberdinak antolatu ditu elkartasuna adierazi eta konponbidea, demokrazia zein askatasuna eskatzeko. Otsailaren 12an, epaiketaren hasiera egunean, elkarretaratzeak deitu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta beste hainbat herrietan. Gainera, otsailaren 17an, igandez, manifestazioa egingo dute Donostian.