Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Eusko Legebiltzarrean Herri Ekimen Legegilea bozkatzean ezezkoa atera da

2019-02-07
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aurkeztutako Herri Ekimen legegilea bozkara eraman da gaur Eusko Legebiltzarrean. 51.000 sinadura bildu zituen Herri Ekimen Legegileak, Araba Bizkaia eta Gipuzkoan. Janire Landaluze, ekimena aurrera atera duten eragileen ordezkarietako bat, osoko bilkuran Ekimen Legegilearen defentsa egin ostean, bozkara eraman da proposamena. 75 legebiltzarkidetik, baiezkoa 29k eman dute, eta gailendu den ezezkoa 46 izan dira. Gauzak horrela, baiezko botoak EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos alderdiek eman dituzte; ezekoa, ordea, EAJ, PSE eta PPk eman dute. Eskubide Sozialen Kartak, Herri Ekimen Legegilean ezezkoa bozkatu duten talde politikoak aintzat hartuta, mobilizazioa egitea erabaki dute. Otsailaren 13rako deitu dute, eta PP, PSE eta EAjren egoitzak lotuko dituen giza katea eratzera dei egin dute.
bideoa prestatzen
Nafarroak Madrilgo gobernuarekin pendiente dituen esku-aldatzeen berri eman du

2019-02-07
Konpetentzien esku-aldatzearen inguruan galdegin diote gaurko Nafarroako Parlamentuaren bilkuran Beaumont Kontseilariari. Barne sailburuak adierazi du Trafiko Konpetentzien transferentziaren atzerapenaren zergatia estatuko Trafiko zuzendaritzaren txosten bat dela. Espetxeko Osasun arretari dagokionez eskumenak hartzeko gai da Nafarroa, Madrilgo Gobernuarekin hala adostuta.
bideoa prestatzen
Polizia eta eskuin muturreko biktimen aitortza eskatzen jarraituko du Nafarroako Gobernuak

2019-02-07
EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan, poliziak eta eskuin muturreko taldeek eragindako biktimen aitortzaren eta erreparazioaren inguruan galdegin du. Ana Ollo kontseilariak gobernuaren desadostasuna agerian utzi du auzitegien jarreraren aurrean eta aurreratu du ikerketa deialdiaren sententziari dagokionez helegitea jarriko duela, Auzitegi Gorenean.
bideoa prestatzen
Foru Berria bozkatuko du bihar Nafarroako Parlamentuak

2019-02-06
Gaurko Nafarroako Gobernuaren bilkuran adostu dute premiaz Foru Berria Aldatu eta Eguneratzeko Foru Lege aurreproiektua onartzea.
bideoa prestatzen
7 eta 5 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete Iratxe Sorzabal eta David Plari

2019-02-05
ETAko kide izatea leporatzen die epaimahaiak. 2015ean atxilotu zituzten biak Baigorrin. Ordurako 5 urte zeramatzaten erakundeak konponbiderako eratutako ordezkaritzan lanean. Fiskalak eskatutakoak baino zigor apalxeagoak ezarri dizkie epaimahaiak. 6 urteko zigorra eskatzen zuen Plarentzat ministerio publikoak, eta 9 urtekoa berriz Sorzabalentzat. Sorzabalen kasuan, espetxealdiaz gain estatu frantziarrean geratzeko debekua ezarri diote. Ez hala Plaren kasuan. Errekurtsorik ezean, pare abt hilabetean gera liteke aske azken hau. Prokuradoreak 10 eguneko epea du helegitea aurkeztu ala ez erabakitzeko. Xantiana Cachenaut, bien abokatuak sententziaren lehen balorazio positiboa egin du. (Azaldu duenez, bere iritziz auzitegiak kontutan izan du egungo testuinguru politikoa, eta ETAko bi kide ohiek bide horretan izan duten funtzioa.
bideoa prestatzen
Aurrekontuak osatzeko lege proposamena bertan behera utzi du Jaurlaritzak

2019-02-05
Lege proposamenak aurrera egiteko beste babes ez zuela lortuko baieztatu ondoren hartu du erabakia exekutiboak. Orain bananduta proposatuko ditu funtzionarioen soldaten igoera, itunpeko hezkuntzako langileen soldaten igoera eta RGi-arena. Gasteizko legebiltzarreko abokatuek jaurlaritzaren proposamena balekotzat jotzen duen txostena plazaratu duten arren, atzera egitea erabaki dute azkenean EAJ eta PSEk, oposizioko alderdi guztien aurkako jarrerarekin topo egin ondoren.