Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Dagoeneko hiru preso zendu dira aurten Zaballako espetxean

2019-04-03
NAIZ-ek aditzera eman duenez Espetxe instituzioen iturriak aipatuta, bi preso sendu dira azken hilabeteetan Zaballako espetxean, Araban. Azken bi hauei urtarrilean gaindosi batek jota hildako gaztea gehitu behar zaio eta, beraz, hiru dira jadanik Zaballako kartzelan hildakoak aurten.
bideoa prestatzen
EAJk irabaziko lituzke Espainiako Estatuko hauteskundeak EAEn Soziometroaren arabera

2019-04-03
Galdeketak jasotzen duenez, jeltzaleek 6 diputatu eskuratuko lituzkete; PSE-EEk, lau; Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk, hiruna, eta PPk bi. Cs eta Vox ordezkaritza gabe geratuko lirateke. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, sozialistak izango lirateke garaile Araban, botoen % 22,3 eta eserleku bat eskuratuta. Bizkaian, EAJk irabaziko lituzke bozak, eta 2016ko emaitzak hobetuko lituzkete. Ia botoen herena eta hiru eserleku lortuko lituzkete, egun baino ordezkari bat gehiago. Gipuzkoan, jeltzaleak izango lirateke garaile galdeketen arabera; botoen % 26 eskuratuko lituzkete, eta gaur egun dituzten ordezkariei eutsiko liekete (2 diputatu).
bideoa prestatzen
EH Bilduk apirilaren 21eko Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu du

2019-04-03
EH Bilduk aberri eguna Iruñean ospatzeko deia luzatu du. Hilak 21ean ospatuko da, igandean. Gaurko agerraldian, Bakartxo Ruizek eta Arnaldo Otegik, Nafarroaren egoera politikoa aztertu eta eskuin autoritarioaren aurrean, Aberri Egunean herri aurrerakoi, feminista eta independentista aldarrikatzera deitu dute.
bideoa prestatzen
Donostiako EH Bilduk kezkagarritzat jo du "udal gobernuaren norabidea"

2019-04-03
Donostiako EH Bilduren udal taldeak 2015-2019ko agintaldiaren balorazioa egin du. Bertan bi “jarduera mota” nabarmendu ditu; alde batetik, iragarri direnak eta bete ez direnak, berandu bete direnak edo oker bete direnak. Eta bestetik, isilpean edo iragarri gabeko proiektuak, Donostiako etorkizuna hipotekatzen eta norabide kezkagarrian jartzen ari diren erabakiak. Horrekin batera alderdiak hirugarren zerrenda bat egin du, egin behar zirenak eta egin ez dituztenak jaso dituzte zerrenda honetan. Bertan, Donostia norabide kezkagarrian jarri dituzten ekimen, ekintza edo egitasmoen argazkia jaso dute. Alderdiak adierazi du beraien balantzea negatiboa eta kezkagarria dela, Udal gobernuak azken urtetan hartutako erabakiak desegokiak izan direlako eta garrantzitsutzat jo dute Donostia norabide hobean kokatzea.
bideoa prestatzen
Elkarrekin Podemos taldeko kideak Deustuko erriberara hurbildu dira auzokideen protestak jasotzeko

2019-04-03
Helburua izan da urteetan auzokideek izan dituzten protestak bildu eta ondoren Udaletxera eramatea. Iraganaz, orainaz eta Zorrozaurreren etorkizunaz hitz egin nahi dutela adierazi dute, Bilbo hobe eta inklusiboago bat eraikitzeko asmotan. Salatu nahi izan dute auzoan urteetan zehar egin den industria espoliazioa. Industria ondarea babestua izan behar dela azaldu dute, babestua, zaindua eta errespetatua. Artiach lantegiaren eraikina da egoera kaxkarrean dauden eraikinetako bat, adibidez. Hauek babesteko lege proposamenari egin diote emendakina.
bideoa prestatzen
Sanfermines 78 Gogoan elkartearen ‘Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad’ erakusketa inauguratu dute

2019-04-02
Sanfermines 78 Gogoan elkartearen ‘Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad’ erakusketa inauguratu dute Nafarroako Parlamentuan. Bilduma honek 41 urtez egindako salaketa publikoak laburbiltzen ditu.